IPURUAko aparkalekuak herri jabariko emakidaren araubidean erabiltzeko eta gozatzeko esleipena (2026): parte hartzeko eskaera
Deskribapena: Santaines kalean, IPURUAko eranskineko etxabeetan dauden aparkalekuak herri jabariko emakidaren araubidean erabiltzeko eta gozatzeko esleipenean parte hartzeko eskaera egitea.
Emakidaren epea 50 URTEKOA izango da, emakidaren adjudikazioa ebazten den egunetik zenbatuta.
Pertsona bakoitzeko APARKALEKU-PLAZA BAT esleitu ahal izango da gehienez, baldin eta A eragin-eremuan aparkaleku-plazarik ez badu jabetzan.
Honako kale hauek osatzen dute A EREMUA:
- Santaines kalea.
- Indalezio Ojanguren kalea.
- Romualdo Galdos kalea.
- Ipurua kalea.
- Juan Antonio Mogel auzunea.
Kanonaren zenbatekoa: 19.000 + % 4 (OEZ, Ondare eskualdaketaren gaineko zerga) eurotik gora. Adjudikaziodun bakoitzak kanon gisa ordaindu beharreko kopuruak aparkalekuen azalera erabilgarriaren arabera ezarri dira. Baldintza-agirian aparkaleku bakoitzaren dimentsioak eta kanona azaltzen dira.
IPURUAko aparkalekuei buruzko informazio guztia (bete beharreko baldintzak, zozketaren xehetasunak, aparkalekuen planua eta prezioa, etab.) baldintza-agirian kontsultatu dezakezu.
Hartzailea: honako hauek izango dira parte hartzeko nahitaezko baldintzak.
- Pertsona fisikoa izatea.
- Jarduteko gaitasun osoa izatea eta kontratatzeko ezein debekutan sartuta ez egotea.
- Eibarren erroldatuta egotea gutxienez 2024ko urtarrilaren 1etik.
- Aparkaleku-plaza eskatu duen ibilgailua eskatzailearen jabetzakoa izatea Eibarko udalerrian trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan alta emanda egotea eta zerga hori ordainduta izatea. Ez da beharrezkoa izango Eibarko udalerrian trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan alta emanda egotea, baldin eta eskatzaileak bere enpresak lagatako ibilgailuren bat badu (enpresaren jabetzakoa edo finantza-errentamenduko kontratu bat sinatuta eskuratu duena), eta ibilgailu horrek zerga beste udalerri batean ordaintzen badu.
- A eragin-eremuan jabetzan beste aparkaleku-plazarik ez izatea.
- Egunean izatea indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta/edo Gizarte Segurantzarekikoak.
- Mugikortasun murriztua duten pertsonentzako aparkaleku-plazak eskuratu nahi izanez gero, eskatzaileak mugikortasun murriztua duten pertsonentzako aparkatzeko txartela izan beharko du. Txartel hori Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren abenduaren 5eko 256/2000 Dekretuak sortu zuen, eta txartelduna ibilgailuaren jabea izan behar da (edo ibilgailua bere enpresak lagatakoa izan).
Esleipenean parte hartzeko eskaera egiteko epea: 2026ko otsailaren 16an hasiko da eta martxoaren 31an amaituko da.
Tramitazio kanalak:
- Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin. Eskaera elektronikoki egiteko lotura otsailaren 16an aktibatuko da.
- Aurrez aurre: PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan (Udaleko beheko solairua; Untzaga plaza 1). Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn. Hitzordua nola eskatu:
- Udal webgunearen bitartez: https://hitzorduak.eibar.eus/pegora/eu.
- Telefonoz: 940 70 84 00 / 010.
- Administrazio Publikoetako erregistroetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adieraziak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Eskaera beste Administrazio Publikoetako erregistroetan aurkeztuz gero, “Ipuruako aparkalekuak herri jabariko emakidaren araubidean erabiltzeko eta gozatzeko esleipena: parte hartzeko eskaera (ID3111)” izeneko dokumentua behar bezala beteta eta sinatuta. Eskaera elektronikoki edo PEGORAn eginez gero, eskabide hori elektronikoki beteko da formulario baten bidez.
- Eskatzailearen NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
- Esleipen-prozesuan parte hartzeko baldintza moduan berme gisa 100 € (EHUN EURO) ordaindu izanaren frogagiria. Ordainketa Eibarko Udalaren titulartasuneko kontu hauetakoren batean egin beharko da:
- KUTXABANK: ES37 2095 4408 5210 6002 4618
- LABORAL KUTXA: ES44 3035 0078 8907 8090 0051
- LA CAIXA: ES21 2100 1883 9002 0005 0566
- Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokitutako plazak eskuratu nahi izanez gero, ezgaitasuna duten pertsonentzat aparkatzeko txartela, aparkatzeko plaza okupatuko duen ibilgailuaren titularrari dagokiona. Enpresek lagatako ibilgailuen kasuan, ezgaitasuna duten pertsonen aparkatzeko txartela pertsona horri bere enpresak lagatako ibilgailuaren erabiltzailearena izan behar da.
- Eskatzaileak bere enpresak lagatako ibilgailua badu, enpresaren jabetzakoa edo errentamendu-kontratu baten bidez eskuratutakoa bada (renting edo leasing):
- Enpresak egindako agiria non ibilgailuaren erabiltzailea eskatzailea dela egiaztatzen den, lanorduetatik kanpo ibilgailua erabiltzeko baimena duen pertsona.
- Ibilgailuaren zirkulazio-baimena.
- Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga Eibar ez den beste udalerri batean ordaintzen bada, azken ordainagiria ordaindu izanaren egiaztagiria.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua eta ordezkaritzaren egiaztagiriak. Egiaztapena zuzenbidean bidezkoa den edozein bide erabiliz egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
- Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
Sail arduraduna: Eibarko udaleko Idazkaritza saila.
| Deskargatu dokumentuak |
|---|
|
Baldintza-agiria, jabari publikoko emakida bidez IPURUAko aparkalekuen erabilera eta gozamena esleitzeko Ikusi | Jaitsi (1.0 MB) |
|
Ipuruako aparkalekuak herri jabariko emakidaren araubidean erabiltzeko eta gozatzeko esleipena: parte hartzeko eskaera (ID3111) Ikusi | Jaitsi (311.2 KB) |
|
Ordezkapena aparkaleku plazaren aukeraketa Ikusi | Jaitsi (99.2 KB) |
| Egin tramitea internet bidez |
|---|
| Hasi tramitea Egin tramitea online |