Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zerbitzu-karta

Zerbitzu-karta honen bidez, ezagutzera eman nahi dugu zer zerbitzu eskaintzen dugun gure eguneroko lanean, bai eta zerbitzuak aurrera eramateko ditugun konpromisoak ere. Hori guztia, zerbitzuaren kalitatea etengabe hobetzea lortzeko xedez.

Misioa:

Udal Idazkaritza Udalaren Sail bat da, ez dagoena zinegotzigo jakin bati lotua, eta  tokiko udal guztietan beharrezkoak diren honako eginkizun publiko hauek dituena:

  • Fede publikoa, alegia, Udalaren akordioak eta ebazpenak egiazkoak direla jasota lagatzea.  Fede publikoa Osoko bilkuren, Gobernu-Batzarraren, Lan-Batzordeen eta Batzorde Aholkularien eta udal erakunde autonomoetako kide anitzeko organoen akten bidez gauzatzen da.  
  • Nahitaezko legezko aholkularitza, espedienteak aztertzean eta legeriak zehazten dituen kasuetan txosten juridikoak egitean oinarritua.

Bisioa:

Kalitatezko zerbitzu publikoa eskaintzea, gestio arin eta erosoak egitea erraztuko dituena, horretarako beharrezkoa den informazioa modu gardenean emanez.

Balioak:

Gure jarduera eta jokaera honako balio hauetan oinarritzen dira:

  • Legezkotasuna: udal-jarduketa arau juridikoen esparru barruan egiten dela zaintzea.
  • Zintzotasuna: zintzotasunez jokatzea helburuak burutzeko orduan; agindutakoa betetzea.
  • Erantzukizuna: hartutako konpromisoei eta erronkei erantzutea.
  • Zerbitzu publikoa: Udalaren jarduna herritarren beharrei erantzutera bideratuta egon behar da.
  • Gardentasuna: informazio argia eta objektiboa.
  • Konfidentzialtasuna eta profesionaltasuna: intimitatea eta sekretu-betebeharra errespetatzea erabiltzaileen datuez baliatzean, eta zerbitzu azkarra eta eraginkorra ematea.
  • Berrikuntza: berrikuntza teknologikoaren eta aldaketara egokitzearen aldeko apustua.

Arduradunak

  • Arduradun politikoa: Miguel de los Toyos Nazábal, Alkatea.
  • Arduradun teknikoa eta juridikoa: Juan Agustín Villafranca Bellido, idazkaria.

Hainbat datu:

  • Telefonoa: 943708418
  • Fax-a: 943708420
  • Helbidea: Untzaga plaza 1 - 2. solairua. 20600, Eibar, (Gipuzkoa)
  • Helbide elektronikoa:   idazkaritza@eibar.eus
  • Webgunea: www.eibar.eus
  • Bulego-ordutegia:
    • Astelehenetik ostiralera: 08:30-14:30 (urria-ekaina)
    • Astelehenetik ostiralera: 08:30 – 13:30 (uztaila-iraila)

Planoa

 

GPS koordenatuak:

X= 542903.6300

Y= 4781635.3700

Erlazionatutako atalak

Zerbitzuak

Konpromisoak

Erabiltzaileen eskubideak

Erabiltzaileen betebeharrak

Herritarrek parte hartzeko bideak

Araudia eta legeak