Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Konpromisoak

 

KALITATEA HOBETZEKO KONPROMISOAK

 

KONPROMISOEN ADIERAZLEAK

(Nola neurtu)

Eskabideei arreta pertsonalizatua, arina eta zehatza ematea.

 

Testak egitea inkesta ireki baten bidez 6 hilabetetik behin.

Akordioen eta ebazpenen jakinarazpenak 10 laneguneko epean.

Irteera-erregistroaren bidez egiaztatzea.

Eguneratuta izatea web-orriaren edukiak.

 

Hilero egiaztatzea.

Berehala erregistratzea posta arruntez jasotako dokumentazio guztia.

Sarrera-erregistroaren bidez egiaztatzea.

24 orduko epean -kasu berezietan izan ezik- helbideen alta eta aldaketak gestionatzea, eta eskabide horren ondorioz emailez edo postaz errolda-bolanteak igortzea.

Berrikustea barne gestio-sistemen bidez.

Etxera igortzea emailez edo telefonoz eskatutako bolante edo ziurtagiriak.

Berrikustea barne gestio-sistemen bidez.

 

Konpromisoen betetze-maila

Betetze-mailak antzemateko aldian-aldian egingo diren inkestei erantzunez.

Zerbitzu-karta hau indarrean egongo da hurrengo 3 urteetan, beste berri bat argitaratu arte.

Hartutako konpromisoa ez betetzea konpentsatzeko neurriak

Salbuespenezko eta Zerbitzu Sailetik kanpoko arrazoiengatik konpromisoak betetzen ez badira, ahalik eta lasterren hartuko dira beharrezkoak diren neurriak, erabiltzaileei kalterik ez egiteko.

Halaber, ez-betetze oro aztertu egingo da, bidezkoak diren neurriak hartuz eta etorkizunean halakoak errepika daitezen saihestuz.