Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Plan Orokorraren Berrikustearen Aurrerapenaren Informazio Publikoa

Eibarko Hiriaren Antolamendurako Plan Orokorrari behin betiko onespena eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak 2006ko abenduaren 12an egindako bilkuran.

Haren indarraldia, zeina lau laurtekotan banatzen zen, 2016an amaitu zen, duela 4 urte; hortaz, planaren berrikuspenari ekin zitzaion, Gobernu Batzarraren 2020ko uztailaren 24ko erabakiz.

Bidezko diagnostiko- eta partaidetza-prozesuak egin ondoren, Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren berrikuspen-dokumentuaren Aurrerapen-proposamena landu da.

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeak hauxe ezartzen du:

Aurrerapena onartzeak ondorioak izango ditu hirigintza-planaren idazketaren prestakuntzan, administrazio barruan.

Aurrerapena egin ondoren, Udalak jendaurrean jarriko du bi hilabeteko epean, gutxienez; aldi horretan iradokizun eta alternatibak aurkeztu ahalko dira.

Eibarko kasuan, jendaurrean egongo den epea 3 hilabetekoa izatea erabaki egin da.

Horregatik Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko abenduaren 23an zera erabaki zuen:

Eibarko udalerriko Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren aurrerapen-dokumentua eta hasierako dokumentu estrategikoa jendaurrean jartzea hiru hilabeteko epean, 2022ko urtarrilaren 10etik apirilaren 11ra arte; aldi horretan Aurrerapenari buruzko iradokizun eta alternatibak aurkeztu ahal izango dira.

Aurrerapen-dokumentua eta hasierako dokumentu estrategikoa bai udal webgunean (www.eibar.eus) bai HAPOren berrikuspenaren webgunean (www.planorokorra-eibar-eus) argitaratuko dira.

Era berean, aurrerapenaren edukia azaltzeko panelak jarriko dira Errebal Plazia eraikin berrian, eta otsailean hainbat azalpen-hitzaldi eskainiko dira.

Plana idatzi duen taldearekin bilerak egiteko hitzordua eskatu ahal izango dute azalpen osagarriren bat nahi duten pertsonek. Hitzorduak HAPOren berrikuspenaren webgunearen bidez eskatuko dira www.planorokorra-eibar.eus.

Aurrerapenari buruzko iradokizunak eta alternatibak, ohiko bideak erabiliz aurkeztu beharko dira: bai tramitazio elektronikoaren bidez, udal webgunean (www.eibar.eus), bai Pegoraren bulegoetara joanda.

Erlazionatutako edukiak:

Nabigazioa