Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Herritarrentzako gomendioak

  • Itxi ezazu atea beti giltzez, bai etxetik irten behar baduzu, bai etxean bertan egon behar baduzu.
  • Kutxa automatikoetatik dirua atera behar baduzu, begiratu inguruan pertsona susmagarririk ote dagoen. Ez erakutsi PIN zenbakia, jar zaitez makinaren ondo-ondoan eta tapatu teklatua esku batekin. Hala, ez kamera ezkutu batek eta ez beste inork ezin izango dizu PIN zenbakia harrapatu. Ahal dela, erabil itzazu barruko kutxa automatikoak, ez kalean daudenak, kanpokoetan errazagoa izaten baita edozeinek behar ez den zerbait egitea. Ez esan inori eta ez eraman inon idatzita zure zenbakia, inoiz ez.
  • Bankutik dirua ateratzen baduzu, ziurtatu pertsona susmagarririk ez dagoela zuri begira eta handik ateratzen zarenean ez daukazula inor jarraika.
  • Kalean inor informazioa, zure sinadura edo zerbait eskatuz joaten bazaizu, ez zaitez fidatu.
  • Kontuz ibili jende asko batzen den tokietan, eta ondo gorde zure gauzak.
  • Tabernetan eta ostalaritzako establezimenduetan, ez utzi poltsa, jaka eta beste eskura ez dituzun tokietan, batez ere gauean eta jende asko dabilenean. Deskuidu batengatik, behintzat, ez diezazutela ezer ostu. 
  • Inork erasotzen badizu, erreparatu haren ezaugarri hauei: adina, altuera, ilearen kolorea, aurpegiko ezaugarriak, herritartasuna, hitz egiteko doinua, ihes egiteko hartu duen bidea, janzkera, ibilgailua, eta abar.
  • Ezezagunen batekin sartzen bazara etxeko pegoran, argi ibili, eta, ahal dela, ez izan hartu-emanik harekin. Lapurra, sarritan, galdezka hasten zaio bizilagunari, hura nahasteko eta poltsa, diru zorroa eta beste harrapatzeko.
  • Ez zabaldu kaleko atea ezezagunei.
  • Gasaren, argiaren, telefonoaren eta abarren zerbitzu teknikoetako langileak joaten bazaizkizu, eskatu egiaztagiriak. Zalantzarik baduzu, enpresara deitu telefonoz, agiriak egiaztatzeko, edo Udaltzaingora, benetan nor diren jakiteko.
  • Balio handiko gauzei argazkia atera edo marka bat egin, eta idatzi haien marka, modeloa eta sail zenbakia, lapurtzen badizkizute ere berehala ezagutzeko modua izateko.
  • Ez utzi ikusteko moduan balio handiko ezer automobilean edo ibilgailuan.
  • Etxetik oporretan edo luzarorako joaten zarenean, ez eman horren berri ezezagunei, ez jaitsi pertsianak osorik eta, ahal dela, norbaitek jaso ditzala zure kartak eta ez daitezela pilatu postontzian.