Obra arloko teknikaria
Izena emateko-epea 2025eko maiatzaren 20a arte dago zabalik.
Lanpostuaren deskribapena:
- Udal-obrak sustatzea, hiriguneak eta udal-eraikinak hobetzeko obra-proiektuak idaztea, obretako zerbitzuburuak gainbegiratuta: informazioa biltzea, memoriak egitea aurkeztutako eskaintzei buruzko txostenak egitea, eraikinak birgaitzeko obrak egin eta zuzentzea, irisgarritasun-plana, etab.
- Eremu publikoan sustapen pribatuko obrak egiteko lizentzia-eskaerari buruzko informazioa ematea eta horren jarraipena egitea
- Erreklamazioei buruzko txostenak egitea.
- Obra txikien kontratuak egitea, aurrekontuak eskatzeko memoriak egitea,lanak, obren jarraipena egitea, egindako lanen fakturak egiaztatzea eta onarpenaren berri ematea.
- Dirulaguntzak eskatzeko dokumentazio teknikoa prestatzea.
- Obra-zuzendari lanak egitea udal-obretan, 260.000 €-ra arte.
Ezinbesteko baldintzak:
- Arkitektura teknikoa edo Herrilanetako ingeniari teknikoa.
- Euskara maila: C1 (IVAPeko 3.HE, edo baliokidea).
Baloratu beharreko baldintzak:
- Curriculum Vitaeak jasotzen direnean esperientzia eta formazioaren arabera baloratuko dira.
Kontratu mota: Aldi baterakoa (urtebete inguru, martxan dagoen hautaketa prozesua amaitu arte).
Kontratuaren iraupena: Urtebete inguru, martxan dagoen hautaketa prozesua amaitu arte
Lanaldi mota eta ordutegia:
%100ean, astelehenetik ostiralera.
- NEGUKO ORDUTEGIA (urritik ekainera): egunero 7 ordu 30 minutu (8:00 – 15:30)
- UDAKO ORDUTEGIA (uztailetik irailera, 3 hilabete): egunero 6 ordu (8:00 – 14:00).
Lanean hasteko data: 2025/06/02
Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2025eko maiatzaren 20a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian:162025005025. Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.