Administrazio orokorreko teknikaria
Izena emateko-epea 2026ko urtarrilaren 12ra arte dago zabalik.
Ezinbesteko baldintzak:
- Zuzenbidean gradua.
- Euskara maila: C2 (IVAPeko 4.HE, edo baliokidea). C1 duten pertsonak aurkez daitezke (IVAPeko 3.HE, edo baliokidea).
Baloratu beharreko baldintzak:
- Froga teoriko-praktiko nahitaezkoa eta baztertzailea egingo da.
Kontratu mota: bitarteko funtzionario.
Kontratuaren iraupena: urte bat.
Lanaldi mota: lanaldi osoa.
Lanean hasteko data: otsaila.
Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2026ko urtarrilaren 12a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162025014423. Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.
Proba teoriko-praktikoa (deialdiaren datuak):
- Eguna: 2026ko urtarrilaren 28a (asteazkena).
- Ordua: 12:00etatik 14:30era.
- Lekua: Errebal Plazia, 1. solairua, Coliseo antzokiaren parean (Errebal kalea 11, 20600 Eibar, Gipuzkoa).
- Oharra: Ariketa praktikoa egiteko, aplikagarriak diren lege-testuak (gaitegian jasotakoak) erabili ahal izango dira, eta horiek izangaiek ekarri beharko dituzte. Ez da onartuko apunteak, oharrak, iruzkinak edo berariaz baimendutakoak ez diren bestelako materialak erabiltzea.
Proba teoriko-praktikoa gainditu duten izangaiekin lan-poltsa bat eratuko da.