Eibarko Udala

Lehiaketa dantzako irakaslea

Izena emateko-epea 2025eko urriaren 24a arte dago zabalik.

Lanpostuaren deskribapena:

  • Lehiaketa-dantzako klaseak ematea.
  • Koreografiak sortzea
  • Ikasleen prestaketa teknikoa eta artistikoa gidatzea.
  • Txapelketetarako entrenamenduak antolatzea.
  • Taldearen bilakaera ebaluatzea.

 Ezinbesteko baldintzak:

  • Batxilergoa edo ikasketa teknikoa.
  • B2 (IVAPeko 2.HE, edo  baliokidea).

Baloratu beharreko baldintzak:

  • Curriculum Vitaeak jasotakoan, hautagaien esperientzia kontuan hartuta baloratuko dira.
  • Lehiaketetan parte hartu eta sariak lortu izana baloratuko da.
  • Lehiaketarako koreografiak sortzeko eta taldeak entrenatzeko esperientzia.

Kontratu mota: aldi baterakoa.

Lanaldi mota eta ordutegia: ostiralak, 18:30- 20:00

Lanean hasteko data: 2025/11/03

Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2025eko urriaren 24a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162025011781. Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.