Eibarko Udala

Mantentze-lanetako ofiziala

Izena emateko epea 2026ko urtarrilaren 9a arte dago zabalik.

Lanpostuaren deskribapena:

  • Bere kategoriari dagozkion kontsultei (kanpokoak eta barnekoak) erantzutea.
  • Bere jarduerari dagokion gaiari buruzko informazioa ematea.
  • Udal-izapideetan eta arloko administrazio-espedienteak sortzen eta mantentzen laguntzea.
  • Lan-prozedurak diseinatzen, ezartzen eta ebaluatzen laguntzea.
  • Zeharkako eta/edo arloko proiektuetan parte hartzea eta lankidetzan aritzea.
  • Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko araudia eta jarraibideak betetzea.
  • Baldintza teknikoen pleguak egiten laguntzea.
  • Esleitutako planak, proiektuak, programak, ikastaroak, jarduerak edo kanpainak gauzatzen laguntzea.
  • Bere eskumeneko espedienteak eta dokumentazioa artxibatzea.
  • Bere kategoriari dagokion beste edozein zeregin egitea, baldin eta aldez aurretik horretarako prestakuntza jaso badu.
  • Udala eta haren beharrak hobetzea sustatzea eta horretan laguntzea, hobekuntza horretan lagunduko duten ekintza eta aldaketa guztiak proposatuz
  • Korporazioari atxikitako gainerako langileekin lankidetzan aritzea, lan-pilaketak daudenean, langilerik ez dagoenean edo langilea gaixorik dagoenean.
  • Kirol-instalazioetan mantentze- eta kontserbazio-lanak egitea, oro har: hodiak drainatzeko balbulak, txorrotak eta dutxak, eta igerilekuko eta aldageletako klimatizagailuak purgatzea, ur-kontagailuak eta motorraren funtzionamendu-ordua irakurtzea, ingurumeneko tenperatura eta hezetasuna egiaztatzea, lorezaintza-lanak, klimatizagailuak eta ponpak, su-itzalgailuak, argiak, seinaleak, gimnasioko makinak, baxuen, erretenen eta estalkien garbiketa, etab.
  • Igerilekuak mantentzeko eta kontserbatzeko lanak egitea:
    • Igerilekuko ontziko uraren gardentasuna kontrolatzea (hodiak garbitzea eta desinfektatzea).

    • Ihinztagailuak eta iragazkiak aldatzea.

    • Kloro-, pH eta tenperatura-neurketa egiaztatzea.

    • Legionela prebenitzeko eta kontrolatzeko lanak egitea, tenperaturen eta parametroen irakurketa egiaztatuz.

    • Araztutako ur kontagailuen irakurketa egitea eta uraren gardentasuna kontrolatzea.

  • Lan- eta mantentze-materialen eskaerak egitea eta materiala eraikinetan banatzea.

Lanpostuaren funtzioekin zerikusia duen proba praktikoa egingo da.

Bete beharreko baldintzak:

  • LH 1 Elektriziatate-mantenimentua.
  • B2 (IVAPeko 2.HE, edo  baliokidea).
  • B gidabaimena.

Kontratu-mota: ordezkapena.

Kontratuaren iraupena: zehaztu gabe

Ordutegia: 07:30 - 15:00

Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2026ko urtarrilaren 9a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162026000020. Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman.  Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.