Eibarko Udala

Euskaltegiko irakaslea

Izena emateko-epea 2025eko urriaren 17a arte dago zabalik.

Lanpostuaren deskribapena

Irakaskuntza-lanak garatzea, HABEk ezarritako hezkuntza-jarraibide eta -planekin bat etorriz.

IRAKASKUNTZA

  1. Irakaskuntza- eta ikasketa-plana eta euskaltegiaren programazioa antolatzea eta aplikatzea, helburuak hautatuz, jarduerak aurreikusiz eta denborak ezarriz.
  2. Eskolak irizpide pedagogikoen arabera programatzea, prestatzea eta ematea, jarduerak eta materialak hautatuz eta ikasleen beharretara egokituz.
  3. Material didaktikoa bilatzea, antolatzea eta sailkatzea, zaharkitua kentzea eta berria bilatzea, artxibatzea eta ikaslearen eskura jartzea.
  4. Ikasleek egindako kontsultei, iradokizunei, kezkei eta zalantzei erantzutea, eta behar dituzten argibideak eta aholkuak ematea.
  5. Ikasleen etengabeko ebaluazioa egitea, beharrezko ebaluazio-probak prestatu, aplikatu eta zuzentzea eta emaitzen akta idaztea.
  6. Idazkari akademikoak gainbegiratuta, material berriak sortzea.
  7. Idazkari akademikoari kanpoko jarduera akademikoak proposatzea, ikasleen beharrak eta interesak asetzeko, eta, antolatzen direnean, horietan parte hartzea.
  8. Dagokion aplikazioan eguneratuta izatea ikasleen eta taldeen dokumentuak: bertaratze-fitxak, ikasleen txostenak, ebaluazio-laginak, etab.
  9. Egiaztatze-deialdietan aztertzaile-lanak egitea, irizpideak bateratzeko saioetan parte hartuz, azterketetan zaintza-lanak eginez, idatzizko azterketak zuzendu eta ebaluatuz, txostenak idatziz eta ahozko probetan aztertzaile gisa jardunez.
  10. Hizkuntzen Europako Markoan eskuratutako oinarrizko gaitasun-mailak (A1 eta A2) egiaztatzea.
  11. Klaustroaren eta Euskara Arloaren bileretan parte hartzea, informazioa jasotzeko eta emateko.
  12. Ebaluazio-bileretan parte hartzea, ikasle-taldeen ikaskuntza-prozesuaren berri ematea, eta gorabeherak eta zalantzak aipatzea.

BESTE BATZUK:

  1. Mailen memoria idazten parte hartzea ikasturtearen amaieran.
  2. Ikastaroaren mailetako planen proiektuan parte hartzea.
  3. Euskaltegiaren curriculuma egiten laguntzea, HABEren irizpideen arabera.
  4. Bere kategoriari dagokion beste edozein zeregin egitea, baldin eta zeregin hori aldez aurretik egin badu.

Bete beharreko baldintzak

  • Gradua
  • 4.hizkuntza eskakizuna (TG).

Baloratu beharreko baldintzak:

  • Irakasle lanpostuan esperientzia izatea.

Kontratu-mota: aldi baterako kontratua .

Lanpostu kopurua: 4

Kontratuaren iraupena: 8 hilabete

Ordutegia: lanaldi zatitua, astelehenetik ostiralera.

Lanean hasteko data: 2025/10/27

 

Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2025eko urriaren 17a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162025011405. Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman.  Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.