Lau pintura-peoi Lantalderako
Izena emateko epea 2025eko irailaren 25a arte dago zabalik.
Lanpostuaren deskribapena:
- Pintura lanak eta pintaden garbiketa.
Bete beharreko baldintzak:
- Langabetua izatea.
- Eibarren erroldatuta egotea.
- Lanbidek diruz lagundutako 2024ko ekitaldirako enplegua sustatzeko tokiko ekintzen programan Udalarentzat lanik egin ez izana.
- Esperientzia pintura-lanetan.
Baloratu beharreko baldintzak:
- B1 gidabaimena izatea.
Kontratu-mota: aldi baterako kontratua, lan aukerak hobetzeko (% 100eko lanaldian).
Lanpostu kopurua: 4
Kontratuaren iraupena: 6 hilabete
Lanean hasteko data: berehala
Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2025eko irailaren 25a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162025009993. Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.