Errebaleko atezaina
Lanpostuaren deskribapena:
• Espazio komunak irekitzea eta ixtea: azoka, plaza, etab.
• Baserritarrentzako salmenta-postuak jartzea eta kentzea.
• Hornidura-merkatuaren barruko jarduera normaltasunez egiten dela zaintzea.
• Sistemekin eta azpiegiturekin erlazionatutako anomalien eta gorabeheren berri ematea Udalari, hala nola argiteria, ura, klimatizazioa, zaintza, ponpaketak, etab.
• Berokuntzako, klimatizazioko, suteak itzaltzeko eta argiztapeneko sistemak eta instalatutako
ekipamenduak kontrolatzea.
• Altzariak, kristalak, armairuak, lanparak, elektrizitatea, entxufeak, iturgintza, txorrotak, zisternak,
pintura-ukituak, burdin sareak eta abar mantentzeko lanak egitea.
• Kanpoko mantentze-zerbitzuekin eta gremioekin koordinatzea, bai eta beraien lana gainbegiratzea
ere.
• Plaza publikoaren garbiketa gainbegiratzea eta hustubideen mantentze-lanak egitea, sarbideetan
elurra kentzea, etab.
• Eraikinaren inguruko lorategi-eremuak ureztatzeko eta mantentzeko kontrola gainbegiratzea.
• Eraikina kudeatzeko material-eskaerei erantzutea eta haiek jasotzea, albaranak egiaztatuz.
• Giltzak bikoiztea eta sartzeko baimenak programatzea.
• Brigadako gainerako langileekin eta arduradunarekin batera lan egitea, aparteko kasuetan: lanpilaketak,
hauteskundeak, obren ondorengo lanak, etab.
• Egoera zailetan jardutea, kausa larriak direla eta (uholdeak, elurra, etab.).
Bete beharreko baldintzak:
- Eskola ziurtagiria.
- C1 (IVAPeko 3.HE, edo baliokidea).
Baloratu beharreko baldintzak:
Baldintzak betetzen dituzten hautagaiak elkarrizketara deituko dira.
Kontratu-mota: aldi baterako.
Kontratuaren iraupena: 3 urte
Ordutegia: 07:00-14:30
Lanean hasteko data: lehenbailehen
Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2026ko maiatzaren 6a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162026004268. Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.