Eibarko Udala

Hizkuntza musikaleko irakaslea

Izena emateko epea 2026ko urtarrilaren 19ra arte dago zabalik.

Lanpostuaren deskribapena:

  • Taldekako eskolak prestatu, diseinatu eta ematea (baliabideak, ikasteko teknikak, entseguak, etab.).
  • Diseinu pedagogikoari eta jardueren eta edukien plangintzari buruzko zereginak egitea; materialak eta/edo errepertorioak prestatzea, ikasleen mailen, ikasketa pertsonalaren eta hainbat ikasgaitako materialaren antolaketaren arabera (partiturak eskuratzea eta inprimatzea).
  • Musika Hizkuntza irakastea, ikasleen gaitasun-aniztasunera egokituz.
  • Ikaslea prestatzea hainbat proba edo lehiaketa egiteko, hala nola kontserbatoriora sartzeko edo lehiaketetara aurkezteko, irakasleak haietako programak sakon aztertuz.
  • Kontzertuak, emanaldiak, entzunaldiak, kalejirak eta musika-jarduerak prestatu eta horietan parte hartzea, hainbat talderekin errepertorio desberdinak landuz.
  • Ikastetxeko bileretara joatea eta horietan parte hartzea (klaustroak, gurasoekin edo tutoreekin egindako bilerak, Unitateko langileak, etab.), eta ikastaroaren bilakaera ebaluatzeko, taldeak antolatzeko eta entseguetarako behar den informazioa ematea.
  • Musika-tresnak ezagutzera ematea, bai musika-eskolako 7 urteko ikasleei, bai Eibarko eskoletako ikasleei.

Bete beharreko baldintzak:

  • HLO musikako goi-mailako titulua edo piano irakaskuntzarako homologatua.
  • 3. hizkuntza eskakizuna 2002-12-31.

Kontratu-mota: ordezkapena.

Kontratuaren iraupena: 5 hilabete.

Ordutegia: Astearteak 16:00 - 21:00 eta Ostegunak 15:30 - 20:30.

Hasteko aurreikusitako data: 2026/01/22.

 Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2026ko urtarrilaren 19ra baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162026000401. Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman.  Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.