Enplegu teknikaria
Izena emateko-epea 2025eko irailaren 26a arte dago zabalik.
Lanpostuaren deskribapena:
- Enpleguaren eta prestakuntzaren arloko proiektu pilotuak diseinatzea, garatzea eta kudeatzea.
- Kolektibo espezifikoei zuzendutako enplegu- eta prestakuntza-proiektuak diseinatzea, koordinatzea eta kudeatzea, lan-ingurunera hurbiltzeko helburuarekin.
- Talentua erakartzearekin eta sustatzearekin lotutako ekintzak garatzea.
- Prestakuntza-ekintzak abian jartzea eta haien jarraipena egitea (ikasleak hautatzea, enpresa prestatzailea kontratatzea, laguntzea, gorabeherak eta abar) eta horien ebaluazioa egitea.
- Langabeziaren eta udalerriko enplegagarritasunaren diagnostikoak egitea.
- Lan-orientazioaren eta laneratzearen berezko gaiei buruzko azterketak edo txostenak egitea: merkatuaren joerak, lanbide eta enpleguei lotutako enpresek eskatutako okupazioak, hezkuntza-eskaintza Eibarren eta inguruetan, enplegua lortzeko bideak, etab.
- Inguruko lan-merkatua ezagutzeko informazio-baliabide erabilgarriak bilatzea eta eguneratzea.
- Inguruneko enpresa-ehuna ezagutzeko mekanismoak ezartzea, Eibarko eta inguruetako enpleguarekin lotutako beharrak eta eskaerak bilduz eta aztertuz.
- Enplegura bideratutako udal eta/edo eskualdeko espazio eta zerbitzu berrien diseinuan parte hartzea eta lankidetzan aritzea.
- Eibarko enpresekin eta prestakuntza-zentroekin harreman profesionalak ezartzea, prestakuntzaren eta enpleguaren esparruan lankidetza-moduak identifikatzeko.
- Sareko lana sustatzea, lan egiten den eragile eta lankidetza-sareekin koordinatuz.
- Debabarrena eskualdeko enpleguaren eta gizarteratzearen arloko foroetan parte hartzea: Eibarko toki-inklusiorako mahaia, Debabarreneko gizarteratze eta laneratzearen aldeko sarea, etab.
- Enpleguarekin eta prestakuntzarekin lotutako gaietan berritzea, eta baliabide edo zerbitzu berriak garatzea.
- Bere eginkizunei eta lanbide-kategoriari dagokienez eska dakiokeen beste edozein zeregin.
Ezinbesteko baldintzak:
- Gradua edo lizentziatura.
- Euskara maila: C1 (IVAPeko 3.HE, edo baliokidea).
Baloratu beharreko baldintzak:
- Curriculum Vitaeak jasotzen direnean esperientzia eta formazioaren arabera baloratuko dira.
Kontratu mota: bitarteko funtzionario.
Kontratuaren iraupena: urtebete.
Lanaldi mota: lanaldi osoa.
Lanean hasteko data: lehenbailehen.
Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2025eko irailaren 26a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162025010257. Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute