Iturgin ofiziala
Lanpostuaren deskribapena:
• Bere kategoriari dagozkion kontsultei (kanpokoak eta barnekoak) erantzutea.
• Bere jarduerari dagokion gaiari buruzko informazioa ematea.
• Zerbitzuko langileekin lankidetzan aritzea.
• Lan-prozedurak diseinatzen, ezartzen eta ebaluatzen laguntzea.
• Administrazio-prozesuak izapidetzen laguntzea
• Zeharkako eta/edo arloko proiektuetan parte hartzea eta lankidetzan aritzea.
• Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko araudia eta jarraibideak betetzea.
• Bere kategoriari dagokion beste edozein zeregin egitea, baldin eta aldez aurretik horretarako prestakuntza jaso badu.
• Udala eta haren beharrak hobetzea sustatzea eta horretan laguntzea, hobekuntza horretan lagunduko duten ekintza eta aldaketa guztiak proposatuz.
• Korporazioari atxikitako gainerako langileekin lankidetzan aritzea, lan-pilaketak daudenean, langilerik ez dagoenean edo langilea gaixorik dagoenean.
• Prebentzio-, konponketa- eta mantentze-lanak egitea udal-instalazioetan, batik bat, iturgintza-, berokuntza- eta gas-kontuetan.
• Udal-eraikinetako ur-deposituen xukatzeko ponpa mantentzeko eta egiaztatzeko lanak egitea eta baita hoditerietako airea kanporatzen duten bentosena ere.
• Behin-behineko uren hornidura- eta hustuketa-instalazioak muntatu eta desmuntatzea ekitaldiak egiteko.
Bete beharreko baldintzak:
- Oinarrizko Lanbide Titulua, DBH edo baliokidea.
- Euskara maila: B1-B1.
- B gidabaimena.
Baloratu beharreko baldintzak:
Baldintzak betetzen dituzten hautagaiak elkarrizketara deituko dira.
Kontratu-mota: ordezkapena.
Kontratuaren iraupena: titularra itzuli arte.
Ordutegia: 07:00-14:30
Lanean hasteko data: lehenbailehen
Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2026ko maiatzaren 6a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162026004269. Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.