Hilerriko peoia
Izena emateko epea 2025eko azaroaren 13a arte dago zabalik.
Lanpostuaren deskribapena:
- Ehorztea, lurpetik ateratzea eta gorpuzkiak lekualdatzea, araudi egokiari jarraituz eta interesdunen eskabideei erantzunez.
- Errausketa-labean errausketak egitea, errautsak jasotzea eta errauts-kutxatilan sartzea.
- Udal-hilerrian garbiketa eta oinarrizko mantentze-lanak egitea: lorezaintza, pintura, elektrizitatea, igeltserotza, ureztatze automatikoak, eta abar.
- Hondakinak eta zaborrak biltzea, sailkatzea eta erretiratzea.
- Erremintak eta tresnak egoera onean edukitzea.
- Lorategi-eremuetako sasiak kentzea.
- Desinfektatzea eta produktu fitosanitarioak aplikatzea.
- Zoruak garbitzea eta desinfektatzea lirdinga, zikinkeria eta bizkarroiak kentzeko.
- Udal Lantaldearekin eta hango arduradunarekin batera lan egitea balizko aparteko lan-pilaketa egonez gero (hauteskundeak, obren ondorengo lanak, etab.).
- Aurkako egoeretan jardutea, ezinbesteko egoerak direnean (uholdeak, elurteak, etab.).
- Arreta eta informazioa ematea herritarrei eta laguntza ematea hildakoaren senitartekoi, behar duten guztian.
- Bere kategoriari dagozkion kontsultei (kanpokoak eta barnekoak) erantzutea.
- Bere jarduerari dagokion gaiari buruzko informazioa ematea.
- Zerbitzuko langileekin lankidetzan aritzea.
- Lan-prozedurak diseinatzen, ezartzen eta ebaluatzen laguntzea.
- Administrazio-prozesuak izapidetzen laguntzea
- Zeharkako eta/edo arloko proiektuetan parte hartzea eta lankidetzan aritzea.
- Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko araudia eta jarraibideak betetzea.
- Bere kategoriari dagokion beste edozein zeregin egitea, baldin eta aldez aurretik horretarako prestakuntza jaso badu.
- Udala eta haren beharrak hobetzea sustatzea eta horretan laguntzea, hobekuntza horretan lagunduko duten ekintza eta aldaketa guztiak proposatuz
- Korporazioari atxikitako gainerako langileekin lankidetzan aritzea, lan-pilaketak daudenean, langilerik ez dagoenean edo langilea gaixorik dagoenean.
Bete beharreko baldintzak
- Eskola ziurtagiria
Baloratu beharreko baldintzak:
-
Lanpostuaren funtzioekin zerikusia duten proba praktikoa egingo da. Proba hori ezinbesteko baldintzak betetzen dituzten pertsonei soilik egingo zaie.
Kontratu-mota: ordezkapena.
Kontratuaren iraupena: aldi baterako ezintasunagatiko ordezkapena
Ordutegia: 10:00-13:30 eta 16:00-20:00
Lanean hasteko data: 2025/11/19
Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2025eko azaroaren 13a baino lehen (egun hori barne), hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162025013130. Web orriaren bitartez ezin izango da izena eman. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.