Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2015: Amaitutako obrak

Gelak eraberritu dira Urkizuko Eskolan

Bereizi egin dira bat eginda zeuden lehen solairuko bi gela, eta sarbide propioa eman zaio bakoitzari. Gela horietako instalazio elektrikoa eta sare informatikoa berritu egin dira.

Enpresa esleipenduna: EL CORTE INGLES, S.A.

Likidazio-aurrekontua: 33.088,90€

 

Padel-teniseko pistei albo-itxitura jarri zaie Unbeko Kirol instalazioan

Tenis eta padel pistak metalezko albo-egitura beiraztatu batekin itxi dira. Estalkian metalezko pasabide bat ere jarri da, mantentze-lanak errazteko.. 

Enpresa esleipenduna: URRE, S.A.

Likidazio-aurrekontua: 86.488,31€

 

Larrialdi-irteerak hobetu dira eta igogailua jarri da Astelena frontoian

Hobetu egin dira Astelena frontoiko sarrerak eta irteerak. Hirugarren solairuan hiru irteera berri jarri dira, eta igogailua ere egin da.

Enpresa esleipenduna: OBRAS ESPECIALES DE GIPUZKOA, S.A.

Likidazio-aurrekontua: 193.185,44€

 

Txomoko plaza eraberritu da Bidebarrieta kalearen atzealdean, 38 eta 50 zenbakien artean

Berrantolatu egin da plaza. Aldatu egin da lorategia, eta argiteria LED teknologiakoa izatera pasa da. Kautxuzko zoru gaineko jolaserako bi gune egin dira, adin-tarte ezberdinetarako (2 eta 5 urte artekoa bata, eta 7 urtetik aurrerakoa bestea).

Enpresa esleipenduna: OBRAS ESPECIALES DE GIPUZKOA, S.A.

Likidazio-aurrekontua: 781.809,99€

 

Udal brigadaren lokaletan, aldagelak eraberritu dira

Esku-hartze partziala egin da aldageletan, gunea egokitu ahal izateko egituraren errefortzua egin ostean. Lehengo egituraren gainean, honako lan hauek egin dira: aldagela bat garbiketako langileentzat, anbigu txiki bat, bulego berri bat biltegiko langilearentzat eta komun bat.

Enpresa esleipenduna: EL CORTE INGLES, S.A.

Likidazio-aurrekontua: 81.834,99€

 

Plaza publikoaren urbanizazioa egin da Tiburtzio Anituako 20 B eraikinaren estalkian

%100eko poliureazko erretxinekin egindako gainazaleko tratamendu bat eman zaio plazari, zeinak akabatu gisa funtzionatzen baitu.

Gainera, plazaren eta haren osteko hormaren arteko elkargunean, erremate perimetral  iragazgaitz bat jarri da, hormatik datorren ura biltzeko, eta sareta batetik bideratzeko plazaren arrapalen areketarantz.

Enpresa esleipenduna: OBRAS ESPECIALES DE GIPUZKOA, S.A.

Likidazio-aurrekontua: 230.414,39€

 

Oinezkoentzako pasealekua egin da trenbidearen gainetik Amaña eta Ardanzta artean

Euskal Trenbide Sareak sustatutako “Bilbo-Donostia trenbidearen Amaña-Ardantza tartea bikoiztea eta estaltzea” lanak direla eta, hainbat obra egin dira:

  • Amaña eta Ardantza arteko trenbide gaineko Pasealekuak lehendik zeuden tarteak batu ditu; guztira 1.388 metro inguru.
  • Legarre kaleko urbanizazioa.
  • Bide-lotune berria egin da Legarre, Barrenengua eta Amaña arteko elkargunean.
  • Sarbide berria egin da Amaña auzotik hirigunera.
  • Lotune berria egin da Pasealekuaren eta Torrekua kalearen artean.
  • Torrekua kaletik Ermura joateko tunela egin da.

Enpresa esleipenduna: UTE AMAÑA-ARDANZA (OBEGISA Y BALZOLA)

Eibarko Udalaren ekarpena: 858.872,25€