Asola-Igartzako 10 zenbakiko -1 eta -2 sotoetako 16 garaje-plazen salmenta
16 garaje-plazen banaketa
Salgai jarri diren garajeak -1 sotoan (10 plaza) eta -2 sotoan daude (6 plaza). Ezaugarriei dagokienez, haietako 12k 18,65 eta 18,93 m2 arteko azalera dute, eta beste 4ek 14,08 eta 14,88 m2 artekoa. Horrela, plaza handienak 10.672,20 eurotan jarri dira salgai (BEZa barne) eta besteak 8.693,85 eurotan (BEZa barne).
Parte hartzeko baldintzak
Plazak eskuratu ahal izateko, baldintza batzuk bete behar dira. Interesdunek, pertsona fisikoek, Eibarren erroldatuta egon beharko dute gutxienez 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, kale hauetako batean: Amaña kalea, Wenceslao Orbea, Karlos Elgezua, Ziriako Agirre, Artegieta, Bustinduitarren, Tiburtzio Anitua edo Asola Igartza.
Gainera, Eibarren Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzen duen ibilgailu baten jabe izan beharko dute, eta zergaren ordainketa egunean izan beharko dute; ezingo dira izan kale horietako batean dagoen garaje baten jabe. Parte hartzaile bakoitzak ezingo du eskabide bat baino gehiago aurkeztu.
Parte hartzeko modua
Eskabideak modu elektronikoan aurkeztu behar dira, Udalaren web-orrian (www.eibar.eus) edo Pegoraren bulegoetan (astelehenetik asteazkenera, 8:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara, eta ostegun eta ostiraletan 8:30etik 14:00etaera). Bigarren aukera hautatuz gero, ibilgailuaren titularra joan beharko da.
Eskaera egitean, NANa edo agiri baliokidea aurkeztu beharko da; baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, berriz, Udalak ofizioz egiaztatuko ditu.
Garaje-plazen zozketa eta esleipena
Aparkaleku-plazak zozketa bidez adjudikatuko dira. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, Kontratazio Mahaiak onartuen eta baztertuen zerrenda egingo du. Zerrenda hori kronologikoki ordenatuta egongo da, eskabide bakoitza aurkezten den unearen arabera. Hala, onartutako pertsona bakoitzari zenbaki bat emango zaio, eskabidea aurkezteko hurrenkerari dagokiona.
Horrela, Mahaia eratu ondoren, behin-behineko zerrenda udal-webguneko Kontratatzailearen Profilaren atalean argitaratuko da. Hura argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 10 egun balioduneko epean alegazioak aurkeztu ahal izango dira. Jendaurrean jartzeko epea amaitu eta alegazioak ebatzi ondoren, behin betiko zerrenda onartu, eta plazak hautatzeko zozketa publikoa egingo den eguna, lekua eta ordua finkatuko dira.
Zozketan, poltsa batetik aterako da zenbaki bat. Zenbaki hori atera duen pertsona izango da plaza bat hautatu ahal izango duena. Beste aparkalekuak, lehen zenbakitik gorako hurrenkerari jarraituz aukeratuko dira. Plazak aukeratzeko, zozketako saridunak banan-banan deituko dira, zozketaren hurrenkeran.
Erlazionatutako atalak eta dokumentuak:
- Asola-Igartzako 10. zenbakiko -1 eta -2 sotoetako garaje-plazen esleipena (2023): parte hartzeko eskaera
- Baldintza administratiboen agiria: Asola-Igartzako 10. zenbakiko -1 eta -2 sotoetako garajeen esleipena
- Planoa: Asola-Igartzako 10. zenbakiko -1 eta -2 sotoetako garajeak
- Egin tramitea Internet bidez
- Kontratatzailearen profila
- Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak
- Onartuen eta baztertuen behin behineko zerrendaren aurkako alegazioak: Asola-Igartzako 10. zenbakiko -1 eta -2 sotoetako garaje-plazen esleipena (2023)
- Onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda
- Alkatetzaren ebazpena (2023-04-28)
- Plazak hautatzeko 2023ko maiatzaren 3an egin den zozketa publikoaren akta
- Kontratazio-Mahaiaren akta (2023-05-31): Asola Igartza 10 zenbakiko aparkaleku-plazak adjudikatzeko proposamena
- Jarduneko alkatearen ebazpena, Asola Igartza kaleko 10eko aparkaleku plazak adjudikatzeari buruzkoa (2023-05-31)
Azken eguneratze-data: 2023-06-01