Konpromisoak
| 
 KALITATEA SUSTATZEKO KONPROMISOAK: 
  | 
 KONPROMISOEN ADIERAZLEAK (Nola neurtuko dugu)  | 
| 
 Zerbitzuaren erabiltzaileei 4ko asebetetze-maila orokorra ziurtatzea, 0tik 5era doan eskala batean, jasotako tratuari eta kontsulta edo izapidea ebazteari dagokionez.  | 
 Erabiltzaleei egindako asebetetze-inkestak  | 
| 
 Urteko zergak (TMIZ edo ibilgailuena, OHZ, JEZ edo ekonomia-jarduerena…) borondatezko epean ordaindu ez dituzten zergadunei idatzi bat bidaltzea % 5aren errekarguarekin, premiamenduzko probidentzia eman baino lehen ordain dezaten.  | 
 Gutunen jarraipena  | 
| 
 Zergadunek eskatutako ziurtagiriak 7 eguneko epean izapidetzea.  | 
 Ziurtagirien jarraipena, zenbakizkoa  | 
| 
 Kasuen % 90ean, 45 eguneko epean txostena ematea, Tokiko Gobernu Batzarrak luzapenak eta zatikatzeak ordaintzeko baimenak eman ditzan.  | 
 Txostenen jarraipena, zenbakizkoa  | 
| 
 Ordainketa zatikatuen sistema berezia (OHZ eta TMIZ) ematea, eskaera-unean bertan, aurrez aurre, hala eskatzen duten zergadunei eta Ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituztenei. Beste bide batzuetatik egindako eskaerei gehienez 5 eguneko epean erantzutea.  | 
 Onartu eta ez onartutakoen jarraipena, zenbakizkoa  | 
| 
 Aldizkako ordainagiri helbideratuak borondatez ordaintzeko aldiaren azken egunean kobratzea bermatzea zerga-egutegia betetze aldera.  | 
 Aldizkako ordainagiriak kobratzeko dataren jarraipena  | 
| 
 Zerga egutegia ekitaldi bakoitzeko urtarrilaren 2a baino lehen argitaratzea.  | 
 Zerga egutegiaren argitalpenaren jarraipena  | 
| 
 Kasuen % 90ean, jasotako erreklamazio eta errekurtso guztiei 45 eguneko epean ebazpena proposatzea.  | 
 Erreklamazioen eta errekurtsoen proposamenaren jarraipena, zenbakizkoa  | 
Konpromisoen betetze-maila
Gure konpromisoen betetze-mailaren jarraipena egingo dugu, eta horretarako, hainbat adierazle ezarri. Datuak hiru urtez behin jaso eta aztertuko ditugu, eta behar diren ondorioak aterako. Jarraipen horri dagokion informazioa Eibarko Udalaren web-orrian argitaratuko da.
Aitortutako konpromisoen ez betetzeak konpentsatzeko har daitezkeen neurriak
Diru-bilketa zerbitzuarenak ez diren arrazoi ez ohikoak direla-eta konpromisoak behar bezala betetzen ez badira, ahalik eta arinen hartuko dira beharrezko neurriak, erabiltzaileek eraginik jaso ez dezaten.