Diruzaintza Unitatea

Hauxe duzu Udaleko Diruzaintzako Unitatearen zeregina: finantza-baliabideen kudeaketa antolatzea. Horretarako, kutxako batasunaren printzipioari jarraitzen diogu, sortutako funts eta balio guztiak zentralizatzen ditugu, betebeharrak behar den orduan betetzeko diru-baliakizunak denboran banatzeaz arduratzen gara eta, gainera, lege-, eraginkortasun-, eragimen- eta kalitate-printzipioak betetzen ditugu.

Diruzaintzako Unitate honek ordainketen eta funts-erabileren zerbitzuaren bidez eta diru-bilketako bulegoaren bidez betetzen du bere lana.

Zerbitzu hauek ematen ditu:

  • Ordainketak kudeatzeari eta funtsak erabiltzeari dagokienez:
    • Udalak bere gain hartu dituen betebeharrak betetzeko ordainketak egitea (obrak egindako eta zerbitzuak emandako hartzekodunei, diru-laguntzen onuradunei, diru-itzulketen onuradunei, udal langileei…) eta kontabilizatzea.
    • Bermeak kudeatzea: bermeak, abalak eta abar eratzea, betearaztea eta itzultzea.
    • Banku-kontuak eta bankuetako beste gordailu batzuk kudeatzea.
  • Udalaren diru-bilketako zerbitzuak honako zerbitzu hauek ematen ditu, hala borondatezko epean nola betearaztekoan:
    • Ordaintzera behartutako pertsonari Udal Ogasunarekin dituen harremanetan informazioa ematea.
    • Zuzenbide publikoko zerga-sarrerak, zergazkoak ez diren zuzenbide publikoko sarrerak eta zuzenbide pribatuko sarrerak kobratzea (ibilgailuen zergak, higiezinen gainekoa, jarduera ekonomikoen gainekoa, lursailen balioa handitzearen gainekoa, eraikuntzen gainekoa… eta tasak eta beste; zergazkoak ez direnak: ondare-prestazioak, zirkulazioko isunak, beste isun batzuk, eta abar; zuzenbide pribatuko sarrerak: alokairuak).
    • Ordaintzeko epeak eta moduak zehaztea.
    • Banku-helbideratzeak kudeatzea.
    • Ordainketak geroratzeko eta zatikatzeko kudeaketa-lana egitea, bai eta aldian behingo zenbait zergaren ordainketa zatikatua kudeatzea ere.
    • Konpentsazioak, enbargoak eta erantzukizunen besterentzeak kudeatzea.
    • Dirua biltzeko egintza administratiboak berraztertzeko errekurtsoez erabakitzea.

Erlazionatutako edukia: