Eibarko Udala

Dibulgazio-kanpaina: jakinarazpen elektronikoak Administrazioarekin harremanak elektronikoki izatera behartuta dauden subjektuentzat

2024ko apirilaren 1etik, Eibarko Udaleko Errenta eta Diru-bilketa zerbitzuek (ez du barne hartzen Isunen zerbitzua) modu elektronikoan soilik egiten dituzte jakinarazpenak administrazio publikoekin harremanak elektronikoki izatera behartuta dauden pertsona fisiko eta juridiko guztiei, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Beraz, adierazitako datatik aurrera, aipatutako udal-zerbitzuek ez diete paperezko jakinarazpenik egiten pertsona horiei, eta jakinarazpen elektronikoaren modalitatea baino ez dute erabiltzen.

Bitarteko elektronikoen bidezko jakinarazpenak Eibarko Udalaren egoitza elektronikoan egiten dira. Horrela, Udalak abisu bat bidaltzen da interesdunak emandako helbide elektronikora, aditzera emanez egoitza elektronikoan jakinarazpen bat duela eskuragarri. Ildo horretan, abisu hori ez egiteak ez du esan nahi jakinarazpena guztiz baliozkoa ez denik.

Era berean, interesdunek edozein unetan jakinarazi eta/edo eguneratu ahal izango dute posta elektronikoaren helbidea Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, "Zergetako beste eskaerak" tramitean sakatuta.

Halaber, adierazi behar da jakinarazpen elektronikoak eskuratzeko, beharrezkoa izango dela ziurtagiri digital bat izatea (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela, eta abar.).