Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Erabiltzen ez diren industria-eraikinak eta/edo eraikin horietan dauden lokalak birgaitzeko dirulaguntzak (2019-2020)

Deskribapena: Erabiltzen ez diren industria-eraikinak eta/edo eraikin horietan dauden lokalak birgaitzeko dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntza hau jaso ahal izango dute jabe diren pertsona fisiko edo juridikoek eta jarduera ekonomiko berria garatu nahi den eraikinaren edo lokalaren errentariek, baldin eta DLOren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietako debekuen eraginpean ez badaude.

Dirulaguntza eskuratzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a)    Eraikinaren edo lokalaren jabea edo errentaria pertsona fisikoa bada, Eibarren erroldatuta egon beharko du. Eraikinaren edo lokalaren jabea edo errentaria pertsona bat baino gehiago badira, haietako batek, gutxienez, Eibarren erroldatuta egon beharko du. Eraikinaren edo lokalaren jabea edo errentaria pertsona juridikoa bada, egoitza soziala Eibarren izan beharko du. 

b)    Dirulaguntzaren xede dira bai eraikinak beren osotasunean, bai haietan dauden lokal independenteak ere.

Eraikin eta lokalek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Haietan egindako azken jarduera industria-jarduera izan beharko da.
  • Eraikin osoa edo lokala gutxienez 5 urtez erabili gabe egon izana egiaztatu beharko da.
  • Eraikinaren azalera erabilgarri osoaren bi heren, gutxienez, industria-jardueretarako erabili direla egiaztatu behar da.
  • Hogeita hamar urtetik gorako eraikinak izan beharko dira.
  • Hirigintzaren aldetik gaituak egon beharko dira, eta ez dute mugarik izango birgaitzeko udal-lizentzia lortzeko eta bertan proposatutako jarduera ekonomikoa ezartzeko. Lizentzia lortu beharko da, eta obrak baimendutakoaren arabera egin beharko dira.

 

c)    Egindako obrek udal teknikarien aldeko txostena izan behar dute, aurkeztutako obra-amaierako dokumentazioari dagokionez. Dirulaguntza ukatu egingo da, egindako obra emandako lizentziarekin ez datorrela bat ikusiz gero eta legeztatzeko modukoa ez bada. 

d)    Eraikin edo lokal berrituan jarduera ekonomiko berria egiteko, aurretiazko jakinarazpena aurkeztu beharko da edo beharrezko lizentzia eskatu.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntza eraikina eta/edo lokalak birgaitzeko obren kostuaren % 10ekoa izango da, eta eskaera bakoitzeko 12.000 euroko gehieneko muga izango du.

Eskaera egiteko epea: 2019ko abenduaren 3tik 2020ko azaroaren 20ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan. Postetxeko bulegoetan aurkezten diren eskabideak Eibarko Udalari zuzenduko zaizkio, kartazal irekian, postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskabidea aurkezteko epearen barruan egin direla egiaztatu aurretik. Horixe da modu bakarra eskabideak postetxearen bulegoan entregatu diren egun berberean Udal Erregistroan sartu direla erakusteko.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

a)  Erabiltzen ez diren industria-eraikinak eta/edo lokalak birgaitzeko obrak egiteko dirulaguntza eskaera, behar bezala beteta. 

b)  Nortasun juridikoa egiaztatzeko dokumentuak:

  • Pertsona indibidualak, NANa edo agiri baliokidea.
  • Pertsona juridiko direnek: eskritura edo entitatearen eraketa jasotzen duten dokumentuak eta hura arautzen duten Estatutuak; azken horiek, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar bezala inskribatuak.

 

c)  Legezko ordezkaritzaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua eta ordezkaritzaren egiaztagiriak. Egiaztapena zuzenbidean bidezkoa den edozein bide erabiliz egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). 

d)  Eskatzailearen banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria, eskatzailearen nortasunarekin bat etorri behar duena. Ondoko agiri hauetako edozein izango da baliozkoa: Banku-laburpena; libreta; banketxeak emandako ziurtagiria edo “Kontu-Titularra” inprimakia, behar bezala beteta eta banketxeak zigilatuta. 

e)  Eskumena duen Ogasunak emandako egiaztagiria, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duena. 

f)   Dirulaguntzaren eskabidean Udalari ez bazaio baimenik eman eskatzailea Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da. 

g)  Eraikinaren eta/edo lokalaren egoeraren argazkiak, obrak egin aurretik eta ondoren ateratakoak. 

h)  Proiektu-idazketaren eta obra-exekuzioaren fakturak. 

i)    Obra Amaierako Ziurtagiria, obraren teknikariak/zuzendariak izenpetua. 

j)    Beste erakunde batzuei dirulaguntzak eskatu bazaizkie, erakunde, instituzio… horiei egindako dirulaguntza-eskaeren zerrenda, edo bestela, dagoeneko jaso diren dirulaguntzena, zenbatekoa eta helburua zehaztuz.

 

Ez da beharrezkoa izango Udalaren eskuetan dagoen dokumentazioa berriro aurkeztea, aurretik beste administrazio-espediente batzuetarako aurkeztu izan bada.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza saila.

Ebazpen organoa: Eibarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarra.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa:  https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/483736

 

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa: Ez da ordainketarik aurreratuko deialdi honen dirulaguntzetan. Dirulaguntza eman ahal izateko eta onuradunaren aldeko obligazioa aitortu ahal izateko, derrigorrezko baldintza izango da justifikazioa aurkeztea eta egiaztatzea, Dirulaguntzen Lege Orokorraren Erregelamenduko 84. artikuluak ezartzen duen eran.

 

Deskargatu dokumentuak
Oinarriak-deialdia 2019: erabiltzen ez diren industria-eraikinak eta/edo eraikin horietan dauden lokalak birgaitzeko dirulaguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 157 KB)
Erabiltzen ez diren industria-eraikinak eta/edo lokalak birgaitzeko obrak egiteko dirulaguntza eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 151 KB)
Titularra-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 65 KB)
Nabigazioa