Eibarko Udala

XVI. Juan San Martin Beka 2023

Deskribapena: Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) laguntzarekin, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskalari eta ikertzailea omentzeko, honen izena duen ikerketa-bekarako deialdian parte hartzeko eskaera egitea.

2023ko deialdian, honako ikerketa esparrua sartuko da: MENDIZALETASUNA ETA NATURA.

Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.

Bekaren iraupena gehienez 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.

Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du.

 

Hartzailea:

  • Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute. Bigarren kasu horretan, ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.
  • Beka jaso ahal izateko ezinbestekoa da diplomatura, gradua edo maila horretako tituluduna edo goi mailako tituluduna izatea. Taldeen kasuan, gutxienez erdiak bete beharko du baldintza hori.
  • Eskatzaileak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea izan beharko du: EGA, HE3, etab. Lantandeen kasuan, partaide guztiek izan beharko dute gaitasun hori.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Beka honen diru zenbatekoa 9.000 eurokoa izango da.

Eskaera egiteko epea: 2023ko ekainaren 8tik urriaren 12ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  1. Espediente akademiko zehaztua eta osatua. Lantaldeen kasuan partaide guztienak.
  2. Frogagiria, eskatzaileak duen banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duen pertsonaren identitatearekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  3. Lantaldeen kasuan, aitorpenen eta baimenen dokumentua aurkeztu behar da, partaide bakoitzak behar bezala beteta eta sinatuta.
  4. Eskatzailearen euskarako gaitasuna frogatzen duen dokumentua: Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea. Lantaldeen kasuan, partaide guztiena.
  5. Eskatzailearen curriculum vitaea behar bezala beteta. Lantaldeen kasuan, partaide guztiena.
  6. Gaiaren azalpena eta lana zelan burutuko litzatekeen azaltzen duen proiektua, ahalik eta zehatzena (15 orrialdekoa gehienez), ondokoak azalduz: Lanaren ikerketa esparrua; Aurrekariak eta gaiaren gaur egungo egoera; Ikertzailearen edo taldearen aurreko esperientzia; Helburuak; Materialak, baliabideak eta lan metodologia; Lana garatzeko kronograma; Aurreikusitako emaitzak eta horien interesa; Bestelako finantzabideak, baldin eta baleude.
  7. Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde historiko batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa. Lantaldeen kasuan, partaide guztiena.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Euskara saila.

Ebazpen organoa: Alkatea.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/700089

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa: Bekaren ordainketa modu honetan egingo da, izapide administratiboak burutu ondoren:

  • Kopuru osoaren % 40a, beka ematen den une berean, aurreordainketa moduan.
  • Kopuru osoaren % 20a, beka ematen zaionetik 9 hilabetera, horretarako egindako lanaren eta egingo duenaren azalpen-txostena (oinarrien 6.1. puntuaren arabera) aurkeztu eta epaimahaiak ontzat eman ondoren.
  • Gainontzeko % 40a, bekaren bukaeran, lana aurkeztu eta epaimahaiak ontzat eman ondoren.

 

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa:

  • Bekaren lehen 9 hilabeteak igarotakoan: lanaren garapenari buruzko (egindakoa eta egiteko dagoena) txosten bat udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez elektronikoki aurkeztu beharko da.
  • Bekaren 18 hilabeteak igarotakoan: memoria (ikerlanaren beraren azken erredakzioa) udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez elektronikoki aurkeztu beharko da.
    • Lana tarte bikoitzez mekanografiaturik egon beharko da eta koerlatiboki orrialdeztatua.
    • Lanaren luzerak 100 eta 300 orrialde artekoa izan beharko du, orrialdeko 30 lerroz eta lerroko 60 idazki zeinuz, grafikoak, argazkiak eta antzekoak dituzten orrialdeen kasuan izan ezik.
    • Testua ez den elementu oro orrialdeetan zehar edo tokirik ez balego lanaren bukaeran, eranskin gisa, txertatuko da. Era horretako elementu bakoitzak behean bere azalpentxoa izan beharko du.
    • Edozein kasutan, lanak gutxienez testuko 100 orrialderen baliokidea izan behar du. Eranskinetako orrialdeak ez dira kontutan hartuko puntu honetan zehaztutako gutxienekoak betetzeko.
    • Egileak 30 lerro inguruko laburpena eta edukiaren berri ematen duten deskribatzaileak erantsiko ditu euskaraz gain, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez.

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2023: Juan San Martin Beka  
Ikusi | Jaitsi (262.6 KB)
Titularra-kontua  
Ikusi | Jaitsi (42.3 KB)
Aitorpenen eta baimenen dokumentua  
Ikusi | Jaitsi (82.8 KB)
Curriculum vitaea (word formatuan)  
Jaitsi (21.8 KB)
Curriculum vitaea (formatu irekian)  
Jaitsi (21.3 KB)