Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Garapenaren aldeko nazioarteko lankidetza" programaren dirulaguntzak (2021)

Deskribapena: garapenerako programak antolatzeko eta garatzeko dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntza hauek jaso ditzakete irabazteko asmorik ez duten Gobernuz Kanpoko Erakundeek edo Instituzioek, baldin eta DLOren 13. artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez badaude eta baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Erakundearen jarduerak eta dirulaguntzaren xedea bat etortzea.
  • Dagokien Elkarteen Erregistroan izena emanda egotea.
  • Egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra Eibarren izatea, eta Udalaren Elkarteen Erregistroan izena emanda egotea.
  • Eibarko udalerrian garapenerako sentsibilizazio/heziketa programak eta/edo horretarako jarduera espezifikoak garatzea.
  • Elkartasuna eta baliabide pribatuak erakartzeko zein beste erakunde batzuetatik dirulaguntzak jasotzeko ere.
  • Garapenaren aldeko lankidetza ekintzetan esperientzia egiaztatua edukitzea.
  • Diruz lagundutako ekintzei eusteko gaitasuna izatea.

 

Espresuki geratzen dira deialdi honetatik kanpo Estatuaren menpeko instituzioak eta zerbitzuak eta gainerako administrazio publikoak, baita finantza-erakundeen menpeko erakundeak ere.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: gehienez 125.000 euro proiektuko.

Eskaera egiteko epea: 2021eko irailaren 1etik 30era (biak barne).

Tramitazio kanalak:

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin. Formularioan jakinarazpenak egiteko modu telematikoa aukeratu beharko duzu. Dirulaguntzaren eskaera elektronikoki egiteko aukera 2021eko irailaren 1ean aktibatuko da.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Erakunde eskatzailearen banku-kontuaren titularitatearen frogagiria, eskaera egin duen erakundearen identitarearekin bat etorri behar dena; ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titularra-kontua” inprimakia, behar bezala beteta eta banketxeak zigilatua.
  • Elkarte eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
  • Dirulaguntzak xede duen jarduerarako beste dirulaguntzaren batzuk eskatu edo jaso baditu, beste erakunde edo instituzio batzuetan egin dituen dirulaguntza eskabideen egiaztagiriak, edo, hala badagokio, jaso dituen dirulaguntzenak, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta.
  • Eibarko udalerrian gauzatuko diren jarduera zehatzen edo/eta programen garapena egiaztatzeko ondoko dokumentazio hau aurkeztu beharko du: azkeneko urtean Eibarren egindako jardueren zerrenda. Baldintza hori egiaztatutzat emango da, lanari buruzko memoriak, dokumentazio grafikoa edo jarduera horiek egin direla egiaztatuko lukeen beste dokumentazioren bat aurkezten denean.
  • Azken urte bietako balantze ekonomikoa, jasotako dirulaguntza guztiak, jatorria eta zenbatekoa zehaztuz, baita berak sortu dituen baliabide propioak ere. Baldintza hori egiaztatutzat joko da dokumentazio hau eta eskatutako informazioa zehaztuen duen GGKEren ziurtagiri bat aurkezten denean.
  • Dituen giza-baliabideei buruzko txostena (liberatuak eta boluntarioak), loturaren ezaugarriak eta dedikazioa zehaztuta; baita herriko, estatuko edo atzerriko beste erakunde batzuekin dituen hartu-eman esanguratsuenak ere. Baldintza hori egiaztatutzat hartuko da zehazten duen GGKEren ziurtagiri bat aurkezten denean, eskatuko informazioarekin eta organigrama batekin.
  • Diruz lagunduko den proiektuaren fitxa behar bezala beteta.

 

Udalak ofizioz egiaztatuko du eskatzailea Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela.

Ondorengo dokumentuen kasuan, deklarazio bat egin daiteke dirulaguntzaren eskaeran, dokumentu horiek aldaketarik ez dutela jasan eta Udalak lehendik badituela adierazten: 

  • Elkarteari dagokion Elkarteen Erregistroan egindako inskripzioaren ziurtagiri eguneratua; ziurtagiri horretan Erregistroan egin zen inskripzio-eguna, egoitza nagusiaren helbidea edo/eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ordezkaritza iraunkorrena jaso behar da.
  • Elkartearen estatutuak.
  • Elkartearen IFK.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, elkartearen legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko agiria eta Elkartearen lege-ordezkaritzaren egiaztagiria.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: dagokion deialdiaren laburpena GAOean argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, sei hilekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/576197

Oharrak:

  • Elkarte eskatzaile bakoitzak PROIEKTU BAKARRA  aurkeztu ahal izango du.
  • Diruz lagundutako proiektuaren jarduerak, gehienez ere, hile biko epean hasi behar dira egiten funtsak jasotzen direnetik zenbatuta; edozelan ere, Eibarko Udalari adierazi egin behar zaio esku-hartzea benetan zein egunetan jarri den martxan.
  • Proiektua gauzatzeko epea 24 hilabetekoa izango da. Denbora gehiago behar izanez gero, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak Udalari 12 hilabeteko luzapena eskatuko dio gehienez ere, eskaeran epearen luzapenaren arrazoiak azalduta.

 

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa:

Tarteko justifikazioa: Jasotako dirulaguntza osoaren % 40 gutxienez gauzatu denean, erakunde eskatzaileak elektronikoki aurkeztu beharko du ordura arte egindakoa justifikatzen duen dokumentazioa, DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez. Hauxe da aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Egindako jarduerak eta lortutako emaitzak jasotzen dituen jarduera-txostena, “Justifikazio-txostena” ereduaren arabera.
  • Jarduerak izan dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda sailkatua, hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioarekin, zenbatekoa eta jaulkipen-eguna azalduta, “Txosten-ekonomikoa” ereduaren arabera.
  • Egindako gastuen justifikazio-dokumentuak.
  • Erakunde onuradunak tokiko bazkideari edo xede-herrialdeko erakundeari egin dizkion diru-transferentziak.

 

Azken justifikazioa: Erakunde onuradunak, dirulaguntza emateko helburua bete duela justifikatzeko eta jasotako dirua zertan erabili duen justifikatzeko duen epe arrunta edo ohikoa, gehien jota, proiektua amaitzeko epea igaro eta handik 3 hilera amaituko da.

JUSTIFIKAZIO KONTUA modalitatearen bidez egingo da, eta elektronikoki aurkeztuko da DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez. Hauxe da elektronikoki aurkeztu behar den dokumentazioa, azken justifikazioa egiteko:

  • Egindako jarduerak eta lortutako emaitzak jasotzen dituen jarduera-txostena, “Justifikazio-txostena” ereduaren arabera.
  • Jarduerak izan dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda sailkatua, hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioarekin, zenbatekoa eta jaulkipen-eguna azalduta, “Txosten-ekonomikoa” ereduaren arabera.
  • Egindako gastuen justifikazio-dokumentuak.
  • Erakunde onuradunak tokiko bazkideari edo xede-herrialdeko erakundeari egin dizkion diru-transferentziak.
  • Elkarte eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
  • Udalak emandako dirulaguntzaren zabalkundea egin izana egiaztatzen duen dokumentazioa (kartelak, liburuxkak, prentsa-oharrak, propaganda…).
  • Dirulaguntzak xede duen jarduerarako beste dirulaguntzaren batzuk eskatu edo jaso baditu, beste erakunde edo instituzio batzuetan egin dituen dirulaguntza eskabideen egiaztagiriak, edo, hala badagokio, jaso dituen dirulaguntzenak, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta.

 

Udalak ofizioz egiaztatuko du eskatzailea Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2021: Garapen bidean dauden herrialdeetako ekintzak finantzatzeko dirulaguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 724 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 67 KB)
Proiektu fitxa (word formatua)  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 35 KB)
Proiektu fitxa (formatu irekia)  
Ikusi | Deskargatu ( ODT, 34 KB)
Justifikazio txostena (word formatua)  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 34 KB)
Justifikazio txostena (formatu irekia)  
Ikusi | Deskargatu ( ODT, 27 KB)
Txosten ekonomikoa (excel formatua)  
Ikusi | Deskargatu ( XLSX, 33 KB)
Txosten ekonomikoa (formatu irekia)  
Ikusi | Deskargatu ( ODS, 22 KB)
Nabigazioa