Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

TXONTAko birgaitze programatuko bizitegi-ingurunean dauden bizitegi-eraikinen birgaitze energetikoa egiteko pertsona zaurgarriei zuzendutako dirulaguntzak (2023)

Deskribapena: birgaitze programatuko bizitegi-ingurunean dauden bizitegi-eraikinen birgaitze energetikoa egiteko pertsona zaurgarriei zuzendutako dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Txontako Birgaitze Programatuko Bizitegi Ingurunean (ERRP) dauden bizitegi-eraikinetako baten etxebizitzen jabe edo gozamendunak diren pertsona fisikoak, baldin eta etxebizitza horietan benetan bizi badira. Birgaitze Programatutako Bizitegi Ingurunea Txonta kaleko 15, 17, 27, 44, 46, 48, 50 eta 52 zenbakiez eratua dago eta 75 etxebizitza biltzen ditu guztira.

Deialdi honen xede diren eraikinek baldintza hauek bete behar dituzte diruz lagundu daitezkeen jarduerak gauzatu direla justifikatzeko:

a) Egingo diren jarduketen proiektua edukitzea: Proiektuak eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko azterlan bat jasoko du, geroago eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko planean garatuko dena, bat etorriz eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituen otsailaren 1eko 105/2008 Dekretuan ezarritakoarekin, eta honako baldintza hauek beteko dira:

  1. Eraikitze-gunean sortutako eraikuntzako eta eraispeneko hondakin ez-arriskutsuen % 70 (pisuan) (2000/532/EC Erabakiak ezarritako Hondakinen Europako Zerrendan 17 05 04 kategorian aipatzen den material naturala izan ezik) beste material batzuk berrerabiltzeko, birziklatzeko eta berreskuratzeko prestatuko da, hondakinak ordezteko hondakinak erabiliz egindako betelanak barne, bat etorriz hondakinen hierarkiarekin eta EBko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko protokoloarekin. 21. orrialdea 67 orrietatik, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioa.
  2. Operadoreek eraikuntzarekin eta eraispenarekin lotutako prozesuetan hondakinak sortzea mugatu beharko dute, EBko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko protokoloarekin bat etorriz, eta eskura dauden teknikarik onenak kontuan hartuz eta substantzia arriskutsuak ezabatu eta segurtasunez manipulatu ahal izateko eraispen selektiboa erabiliz, eta kalitate handiko berrerabilpena eta birziklatzea errazteko materialak gaika ezabatuz, eraikuntza- eta eraispen-hondakinetarako eskuragarri dauden sailkapen-sistemak erabiliz. Era berean, eraispena, ahal dela, modu selektiboan egitea ezarriko da, eta sailkapena, lehentasunez, hondakinak sortzen diren lekuan egingo da.

 

Proiektuak kalitatea kontrolatzeko programa bat izango du, zeina geroago garatuko den kalitate-kontrola kudeatzeko dagokion planean, Eraikuntzaren kalitate-kontrola arautzen duen urriaren 28ko 209/2014 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

b) Eraikinen diseinuak eta eraikuntza-teknikak: Diseinu eta teknikek zirkulartasuna bultzatuko dute, eta —bereziki, ISO 20887 arauari edo eraikinen desmuntatzeko edo egokitzeko gaitasuna ebaluatzeko beste arau batzuei dagokienez— erakutsiko dute nola dauden diseinatuta eraginkorragoak izateko bitarteko moldagarriak, malguak eta desmuntagarriak erabiltzean, berrerabilpena eta birziklapena ahalbidetzeko.

c) Esku-hartzearen xede den eraikinetik amiantoa duten eraikuntza-produktuak kentzea: Legez baimendutako enpresa batek kenduko du, amiantoaren eraginpean egoteko arriskua duten lanei aplikatu beharreko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituen martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Prozesuan sortutako hondakinen kudeaketa eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen duen otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera egin beharko da.

 

Era berean, bizitegi kolektiboko tipologiako eraikinen kasuan hauxe bete beharko da: 

  1. Gutxienez sestra gainean eraikitako azaleraren % 50ek —beheko solairua edo azpiko solairuak izan ezik beste erabilera erabilgarri batzuk badituzte— bizitegi-erabilera edukitzea.
  2. Jarduketek jabeen erkidegoaren edo erkidegoen adostasuna edukitzea, behar bezala elkartuta, jabe bakarreko eraikinen kasuan izan ezik; eta kasuan kasuko administrazio-baimenak izatea, nahitaezkoa denean.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa:

Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa zehazteko, garatu beharreko jardueren kostu osoa hartuko da kontuan, hurrengo puntuetan ezarritako zenbatekoak finkatzeko irizpideen arabera.  

Onuradunak pertsona fisikoak edo hainbat pertsona fisikok osatutako bizikidetza-unitateak direnean, atal honetan ezarritakoaren arabera kalkulatuko dira pertsonaren edo unitatearen diru-sarrerak, zaurgarritasun ekonomikoko arrazoiengatik laguntzaren osagarria lortzeko balioespenerako. 

Bizikidetza-unitate zaurgarrien kasuetarako etxebizitza bakoitzeko gehieneko zenbatekoa handitzeko eskaera aparteko espediente batean egingo da, pertsona edo bizikidetza-unitate onuradun bakoitzarentzako. Eskabide horretan jarduketen kostuaren eta haien zenbatekoaren ehunekoa jasoko da. 

Zehaztutako bizitegi-ingurunean sartutako etxebizitzen jaberen, gozamendunen edo bizikidetza-unitateren baten zaurgarritasun ekonomikoko egoerak identifikatzen badira, laguntza gehigarri bat eman ahal izango da, bizikidetza-unitate horri egotzitako jarduketaren kostuaren % 100era iritsi arte; nolanahi ere, laguntza horrek ezingo ditu gainditu kontzeptu bakoitzerako deialdiko 2., 3. eta 4. tauletan aurreikusitako "Zaurgarrientzako gehieneko laguntza (% 100)" zutabean emandako zenbatekoak. 

Pertsona edo bizikidetza-unitate bakoitzerako, jarduketei dagozkien laguntza guztizkoen "ehunekoa" eta/edo "gehieneko zenbatekoa" zehaztuko da, honako hauen arabera:

  • Eraikinean lortutako aurrezpen-maila energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoan.
  • Pertsona fisikoaren edo bizikidetza-unitatearen diru-sarrera gordinak. Diru-sarrera gordintzat hauek hartzen dira: Foru Aldundiak jaulkitako zerga-oinarriak, orokorrak eta PFEZren aurrezki-oinarriak, lan-etekinak eta haien atxikipenak; edo, halakorik ezean, Gizarte Segurantzak edo beste erakunde eskudun batzuek ordaindutako langabezia-prestazioak, pentsioak edo bestelako diru-sarrerak.
  • Bizikidetza Unitatearen kide kopurua.

“Ehuneko” edota “Gehieneko zenbatekoa” honela ezarriko da: 

  • Energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoan ΔCep,nren ≥30 % eta <45 % aurrezpen bat lortzen den kasuetan, 20.250 € baldin bada erabilgarri dagoen gehieneko laguntzaren % 100, oinarrietako 2. Taula aplikatuko da ehunekoei eta gehieneko zenbatekoei dagokienez.
  • Energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoan ΔCep,nren ≥45 % eta <60 % aurrezpen bat lortzen den kasuetan, eta 22.308 € baldin bada erabilgarri dagoen gehieneko laguntzaren % 100, oinarrietako 3. Taula aplikatuko da ehunekoei eta gehieneko zenbatekoei dagokienez.
  • Energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoan ΔCep,nren ≥60 % aurrezpen bat lortzen den kasuetan, eta 26.750 € baldin bada erabilgarri dagoen gehieneko laguntzaren % 100, oinarrietako 4. Taula aplikatuko da ehunekoei eta gehieneko zenbatekoei dagokienez.

Laguntza hauek dirulaguntza izaera izango dute, eta gehienez ere 30 urteko epean itzuli beharko dira, etxebizitza intervivos eskualdatzen bada gehieneko epe hori bete baino lehen, oinarrietako 14. artikuluan (IRIZPIDE SOZIALAGATIKO DIRULAGUNTZAK ITZULTZEA) adierazten den bezala.

 

Eskaera egiteko epea: 2023ko irailaren 1etik urriaren 20ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Txontako auzoko bulegoan, dagokion ordutegian.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

Kudeaketarako Hurbiltasuneko Bulego Teknikoak (Txonta Bulegoa) laguntza emango die jabeei eta jabe-erkidegoei Eibarko Udalari zuzendutako izapide elektronikoak egiteko.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

a) Dirulaguntzaren eskaera behar bezala beteta eta sinatuta.

b) Eskatzailearen NANa edo horren balio bereko dokumentua.

c) Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko dokumentua eta ordezkaritzaren egiaztapena. Egiaztapen hori zuzenbidean bidezkoa den edozein modutan egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.

d) Jarduketen xede den eraikineko etxebizitzaren eta, hala badagokio, lokalen deskribapena, eraikitako azalerak eta katastroko erreferentziak barne.

e) Eskatzailearen jabetzako higiezina osatzen duten elementu guztien erregistro-inskripzioei buruzko ohar soila.

f) Partaidetza-kuota eta eskatzaileak birgaitze eraginkorreko jarduketengatik ordaindu beharreko zenbatekoa.

g) Birgaitu beharreko etxebizitza dagoen eraikineko jabekideen erkidegoari dirulaguntza ordaintzeko baimena, behar bezala beteta eta sinatuta.

h) Jabekideen Erkidegoak duen banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzeko agiria, emandako dirulaguntza hor sartuko baita. Ondoko agiri hauetako edozein izango da baliozkoa: Banku-laburpena; libreta; banketxeak emandako ziurtagiria edo “Titularra-kontua” inprimakia, behar bezala beteta eta banketxeak zigilatuta.

i) Eskatutako dirulaguntza guztien zerrenda, ehunekoa eta zenbatekoak, lehen adierazitako aurrekontu-banakapenaren arabera.

j) Bizikidetza-unitatea osatzen dutenen NANa edo agiri baliokidea.

k) Hala badagokio, eta adin nagusiko bizikidetza-unitateko kide guztientzat: PFEZaren zerga-oinarrien, oinarri orokorren eta aurrezki-oinarrien ziurtagiria, edo lan-etekinena eta atxikipenena, Foru Aldundiak emana; edo, halakorik ezean, langabezia-prestazioen, pentsioen edo bestelako diru-sarreren ziurtagiriak, Gizarte Segurantzak edo beste erakunde eskudun batzuek emanak.

l) Oinarri-deialdiko 8. Artikulua (DIRULAGUNTZEN AZKEN HARTZAILEEN BETEBEHARRAK) zerrendatzen den eta eskabidearekin batera aurkeztu behar den dokumentazio guztia. Bereziki, aldeko ebaluazioa edo, hala badagokio, «Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko» printzipioa betetzearen adierazpen arduratsua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 6. paragrafoan ezarritakoaren ildotik, zeinaren bidez, Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen den; adierazpena. Bereziki:

 

Eskabidea aurkezteak berekin dakar Oinarriak baldintzarik gabe onartzea.  

Ez da beharrezkoa izango Udalaren eskuetan dagoen dokumentazioa berriro aurkeztea, aurretik beste administrazio-espediente batzuetarako aurkeztu izan bada. 

Eibarko Udalak beharrezko jotzen duen informazio eta dokumentazio osagarria eskatu ahal izango dio eskatzaileari, dirulaguntzaren esakera zuzen aztertzeko.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza saila.

Ebazpen organoa: Eibarko Udaleko Alkatea.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/710530

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa:

Oinarrietan aurreikusitako dirulaguntzak Alkatetzaren ebazpen bidez ordainduko dira, instrukzio-organoak proposatuta, eskatutako egiaztagiriak aurkeztu eta, hala badagokio, egiaztatu ondoren. Ebazpen horretan berariaz aipatuko da funtsen jatorria, eta Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismoa aipatuko da. 

Obrak egiteko gehieneko epea 2024ko ekainaren 30ean amaituko da. 

Dirulaguntzen ordainketa —eskatzaileak aldez aurretik baimenduta— zuzenean egingo zaio bere etxebizitza parte den birgaitzearen xede den eraikineko Jabekideen Komunitateari, honako prozedura honi jarraituta: 

a) Lehenengo ordainketa, dirulaguntzaren zenbatekoaren % 15ekoa, ordaintzeko eskabidea aurkeztu ondoren egingo da, DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA izapidearen bidez (aurrez aurre Txontako Bulegoan edo elektronikoki Udalaren web orriko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez). Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Jabetzaren Erregistroko inskripzioaren ziurtagiria, haren higiezinari dagokion jabariaren mugatze xedatzailearen erregistro-idazpenari buruzkoa.

 

b) Gainerako zenbatekoa justifikazio-kontua egiaztatu eta onartu ondoren ordainduko da. Justifikatzeko modua justifikazio-kontua modalitatearen bidez egingo da; 2024ko abuztuaren 31 baino lehen DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA izapidearen bidez (aurrez aurre Txontako Bulegoan edo elektronikoki Udalaren web orriko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez) honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Justifikazio-kontuaren jakinarazpena.
  • Obra-amaierako ziurtagiria, obraren zuzendaritza teknikoak sinatua.
  • Obraren exekuzio-ziurtagiriak, aurretik aurkeztu ez direnak.
  • Jabe-erkidegoko presidente-kargua duen pertsonak, edo, hala bada kasua, erkidegoko idazkariak edo administrazioa ordezkatzen duenak emandako agiria; bertan jasoko da dirulaguntzaren onuradunak egindako ordainketen zenbatekoa, eta birgaitze-obra osoagatik azkenean ordaintzea dagokion kopurua.
  • Jabe-erkidegoko presidente-kargua duen pertsonak, edo, hala bada kasua, erkidegoko idazkaritza edo administrazioa ordezkatzen duenak emandako agiria, eskatutako eta/edo emandako dirulaguntzak egiaztatzen dituena.

 

 

Deskargatu dokumentuak
Oinarriak-deialdia 2023  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 1086 KB)
Pertsona zaurgarriei zuzendutako dirulaguntzen eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 199 KB)
Birgaitu beharreko etxebizitza dagoen eraikineko jabekideen erkidegoari dirulaguntza ordaintzeko baimena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 87 KB)
Titularra-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 89 KB)
Datuen lagapenaren eta tratamenduaren adierazpena, berreskurapen, eraldaketa eta erresilientzia planaren jarduketen betearazpenari dagokionez  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 90 KB)
Konpromisoaren adierazpena, berreskurapen, eraldaketa eta erresilientzia planaren jarduketen betearazpenari dagokionez  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 83 KB)
Adierazpena: Interes-gatazka eza  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 95 KB)
Adierazpena: Interes-gatazka eza MINERVA  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 96 KB)
Erantzukizunpeko adierazpena: Iruzurraren aurkako politika  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 100 KB)
Erantzukizunpeko adierazpena: Finantzaketa bikoitzik ez eduki izana  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 139 KB)
Nabigazioa