Eibarko Udala

Eibarren finkatutako enpresek langabetuak kontratatzeko dirulaguntzak (2023)

Deskribapena: Eibarren finkatutako enpresek langabetuak kontratatzeko dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2. artikuluak aipatzen duen debeku bat bera ere ez duten Eibarren lanlekua finkatuta eta jarduera ekonomikoa duten izaera pribatuko pertsona fisiko edo juridikoek jaso ahal izango dituzte dirulaguntza hauek. Dirulaguntza jasotzeko baldintza hauek bete beharko dira:

Kontratatuko den pertsonak bete behar dituen baldintzak:

  • Eibarren erroldatuta egotea, gutxienez 2023ko urtarrilaren 1etik.
  • Langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda eta lan-eskatzaile gisa alta emanda egotea kontratua hasi aurreko egunean.
  • Bigarren gradura arteko (hau barne) odol- edo ezkontza-ahaidetasunik ez izatea sozietatearen izaera juridikoa osatzen duten enpresetako administrazio-organoetako edo zuzendaritzako kideekin, enpresaburuarekin edo enpresaren kontrola duen inoren ezkontidearekin, oinordekoekin eta gainerako senideekin.
  • Enpresa berak kontratatu ez izana, kontratazio hori aurreko deialdietan diruz lagundu bazen.

Kontratazioan bete beharreko baldintzak: bi kontratu mota finantzatuko dira, baldintza hauekin:

  • Lanaldi osoko edo lanaldi partzialeko kontratu mugagabeak, lanaldiaren % 50 gutxienez. Kontratuen iraupena 12 hilabetekoa izango da gutxienez, eta kontratu mugagabearen bidez formalizatu beharko da. Edonola ere, kontratuak 2023ko urtarrilaren 1a eta 2023ko abenduaren 31a bitartean hasi beharko dira, eta diruz lagungarri den epealdia 12 hilabetekoa izango da, data horretatik aurrera irauten duen ala ez kontuan hartu gabe.
  • Artisten eta ikuskizun publikoetako teknikarien eta laguntzaileen iraupen mugatuko kontratuak, lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak, lanaldiaren % 50arekin gutxienez. Kontratuen iraupena gutxienez 3 hilabetekoa izango da, eta 407 (lanaldi osoa) edo 507 (lanaldi partziala) ereduen bidez formalizatu beharko da. Nolanahi ere, kontratuak 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitartean hasi beharko dira, eta diruz lagundu daitekeen aldia 3 eta 6 hilabete artekoa izango da, nahiz eta iraupena data horretatik haratago joan.

Kasu guztietan kontratuak dagozkion sektorearen hitzarmenaren arabera egingo dira.

Kontratazioek enplegu garbia sortu behar dute enpresan dagoen batez besteko plantillan, diruz lagundutako kontratua duen pertsona lanean hasi aurreko 6 hilabeteetan.

Ez dira 4 kontratu baino gehiago diruz lagunduko onuradun bakoitzeko.

Diruz lagundu beharreko hilabeteetan lan-kontratua deuseztatzen bada probaldia ez gainditzeagatik, borondatez lana uzteagatik, bidezkotzat jotako kaleratzeagatik edo kontratatutako pertsonaren heriotzagatik edo baliaezintasunagatik, murriztu egingo da dirulaguntzaren zenbatekoa lan-kontratuaren benetako iraupenaren arabera, edo beste kontratu bat egin ahal izango da, diruz lagundutako jatorrizko kontratuaren baldintza berberetan, 15 egun naturaleko epean.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: erabilgarri dagoen kreditua agortu arteko kontratuak finantzatuko dira. Kontratu mota bakoitzerako dirulaguntzaren zenbatekoa honako hau izango da:

  • Lanaldi osoko edo lanaldi partzialeko kontratu mugagabeak, lanaldiaren % 50 gutxienez.
    • 8.000 euroko laguntza, lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko eta diruz lagun daitekeen 12 hilabeteko aldi bakoitzeko. Lanaldi partzialeko kontratazioaren kasuan, dirulaguntza proportzionala izango da gutxienez % 50eko lanaldiarekin lan egindako lanaldiarekiko. Laguntzaren amaierako zenbatekoak ez dira izango enpresa kontratatzaileak kontratatutako pertsonen urteko soldata-kostuen % 75 baino handiagoak, gizarte-segurantzara kontzeptu guztien zioz egindako kotizazioa barne.

    • 10.000 euroko laguntza kolektibo berezietako pertsonentzako lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko eta diruz lagun daitekeen 12 hilabeteko aldi bakoitzeko. Lanaldi partzialeko kontratazioaren kasuan, dirulaguntza proportzionala izango da gutxienez % 50eko lanaldiarekin lan egindako lanaldiarekiko. Laguntzaren amaierako zenbatekoak ez dira izango enpresa kontratatzaileak kontratatutako pertsonen urteko soldata-kostuen % 100 baino handiagoak, gizarte-segurantzara kontzeptu guztien zioz egindako kotizazioa barne.

  • Artisten eta ikuskizun publikoetako teknikarien eta laguntzaileen iraupen mugatuko kontratuak, lanaldi osokoak (407 eredua) edo lanaldi partzialekoak (507 eredua), lanaldiaren % 50 gutxienez eta 3 hilabeteko gutxieneko iraupenarekin.
    • 6.000 euroko gehieneko laguntza, 6 hilabete edo gehiagoko lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko. Lanaldi partzialeko edo 3 eta 6 hilabete arteko kontratazioen kasuan, dirulaguntza kontratuaren iraupenarekiko eta lan egindako lanaldiarekiko proportzionala izango da, gutxienez % 50eko lanaldiarekin. Laguntzaren azken zenbatekoak ezin izango du gainditu kontratatutako pertsonaren urteko soldata-kostuen % 75, enpresa kontratatzailearen kontura Gizarte Segurantzari kontzeptu guztiengatik egindako kotizazioa barne.

    • 7.500 euroko gehieneko laguntza, 6 hilabete edo gehiagoko lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko, kolektibo berezietako pertsonentzat. Lanaldi partzialeko edo 3 eta 6 hilabete arteko kontratazioen kasuan, dirulaguntza kontratuaren iraupenarekiko eta lan egindako lanaldiarekiko proportzionala izango da, gutxienez % 50eko lanaldiarekin. Laguntzaren azken zenbatekoak ezin izango du gainditu kontratatutako pertsonaren urteko soldata-kostuen % 100, kontzeptu guztiengatiko Gizarte Segurantzako kotizazioa barne, enpresa kontratatzailearen kontura.

Kolektibo berezietako pertsonak honako hauek dira:

  • Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) jasotzen duten titularrak edo onuradunak.
  • 35 urte baino gutxiago dituztenak.
  • Luzaroko langabeak. Iraupen luzeko langabetutzat jotzen dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan edo beste enplegu-zerbitzu publiko batzuetan lan-eskatzaile gisa izena emanda dauden eta iraupen luzekoak diren langabetuak, kontratazioaren data baino lehenagoko 540 egunetan gutxienez 360 egunez egoera horretan egon badira.
  • 55 urte baino gehiago dituztenak.

Dirulaguntzen zenbateko guztiak % 10 haziko dira, kontratuak emakumeekin egiten direnean. Dirulaguntzaren amaierako zenbatekoak, igoera horiek aplikatzean, ez dira izango enpresa kontratatzaileak kontratatutako pertsonen urteko soldata-kostuen % 100 baino handiagoak, gizarte-segurantzara kontzeptu guztien zioz egindako kotizazioa barne.

Eskaera egiteko epea: 2023ko urriaren 25etik 2024ko urtarrilaren 10era (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

a) Eskatzailearen identitate juridikoaren egiaztagiriak:

  • Pertsona fisikoek: NANa edo balio bereko agiria.
  • Pertsona juridikoek: eskritura edo entitatea eratu izanaren agiria eta estatutuak; estatutuak behar bezala inskribatuta egon behar dira Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan.
  • Sozietate zibilek: sozietate zibilaren eraketa-kontratua, IFZ eta sozietate zibila osatu duten pertsona guztien NANa edo horren balio bereko dokumentua.
  • Ondasun erkidegoek: ondasun-erkidegoa eratzeko kontratua eta IFZ. Komunitateak ez badu IFZrik, komunitatea osatzen duten pertsona guztien NAN edo agiri baliokidea.

b) Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko agiria eta ordezkaritzaren dokumentazio-egiaztapena. Zuzenbidean baliozkoa den edozein bide erabiliz egiaztatu ahal izango da. Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.

c) Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.

d) Eskatzailearen banku-kontuaren titulartasunaren frogagiria, eskatzailearen identitatearekin bat etorri behar dena. Dokumentu hauetatik edozein da balioduna: bankuaren laburpen-agiria; aurrezki-libreta; banketxeak emandako ziurtagiria edo “Titular-kontua” inprimakia, behar bezala beteta eta banketxeak zigilatuta.

e) Kontratatutako pertsonen lan-kontratua.

f) Kontratatuak izan diren pertsonen NAN/AIZ.

g) Kontratatutako pertsonen Gizarte-Segurantzaren alta-agiria.

h) Gizarte Segurantzaren Kotizazio Datuen Txostena.

i) “Alta emanda dauden langileen batez besteko lantaldearen txostena”: bata, kontratazioa egin aurreko 6 hilabeteetan egindakoa; bestea, kontratazioaren ondorengo 5-10 egunetan egina.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa, Enplegua eta Berrikuntza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/722072

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa: Dirulaguntza aldez aurretik ordainduko da, dirulaguntza emateko ebazpena ematen den unean. Deialdian ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, dirulaguntza itzuli beharko da.

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa:

Dirulaguntzaren xedea bete dela eta jasotako funtsak erabili direla justifikatzeko epea hilabetekoa izango da, diruz lagundu daitekeen aldia amaitu ondoren.

Deialdiko bosgarren puntuan adierazitako arrazoiren batengatik diruz lagundu beharreko hilabeteetan zehar lan-kontratua deuseztatzen bada, justifikazio-epea hilabetekoa izango da, kontratua deuseztatzen den egunetik zenbatzen hasita.

Azken justifikazioa JUSTIFIKAZIO KONTUA modalitatearen bidez egingo da. Elektronikoki aurkeztuko da udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez eta honako dokumentu hauek izango ditu:

a) Kontratuaren xede den pertsonari buruzko dokumentu hauek: 

  • Gizarte Segurantzaren Kotizazio Datuen Txostena.
  • RNT eta RLC.
  • Kontratazio aldiari dagozkion nominak.

b) Zerga Gipuzkoatik, Bizkaitik edo Arabatik kanpoko lurraldeetan ordaindu behar izanez gero, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen ziurtagiria.

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2023: Eibarren finkatutako enpresek langabetuak kontratatzeko dirulaguntzak  
Ikusi | Jaitsi (506.5 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Jaitsi (66.7 KB)