Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Identitate bisual korporatiboa

2003ko urriaren 27ko eta 2004ko urtarrilaren 26ko udal osoko bilkuretan onetsitako logotipo orokorrak, "Data Export" etxeak aurkeztutako proposamenaren arabera, ondoko ezaugarri hauek ditu:

Osagai bi ditu: lema bat eta grafiko bat.

Lema

Testua: EIBARKO UDALA

Tipografia: Eagle motako hizkiak

Enkoadrea: gris koloreko errektangelua (pantonea, 425)

Grafikoa

Gurutzea

Trazatua eta justifikazioa: Grafismo bat da, eskuz egindakoa balitz bezalako pintzelkada bat. Gurutzeak, elementu nagusia denez, berezko pisu espezifikoa du. Eskuz egindakoa balitz bezala izatera, kutsu modernoagoa du, artistikoagoa, inguru honetan oso sustraitua dagoen tradizioaren arabera. Pintzelkada bat da, freskotasuna eta abangoardia damaiona.

Kolorea: gorria (pantonea, 201)

Eskumako errekoadroa

Trazatua eta justifikazioa: udala irudikatzen du, korporazioa eta udalbatza, grafismoaren konposizioa orekatzen.

Kolorea: urdina (pantonea, 302)

Zuri-beltzeko bertsioa: Egitura ezertan aldatzeke, negatiboan emandako bertsioa da, inprimatzen den fondoak beltzetik % 55 edo gehiago badu.

 

>>> Identitate korporatiboaren proiektua