Eibarko Udala

TXONTAko birgaitze programatuko bizitegi-ingurunean dauden bizitegi-eraikinen birgaitze energetikoa egiteko jabeen erkidegoei zuzendutako dirulaguntzak (2023)

Deskribapena: birgaitze programatuko bizitegi-ingurunean dauden bizitegi-eraikinen birgaitze energetikoa egiteko jabeen erkidegoei zuzendutako dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Txontako Birgaitze Programatuko Bizitegi Ingurunean (ERRP) dauden bizitegi-eraikinen jabe-erkidegoak, Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera eratuak. Birgaitze Programatutako Bizitegi Ingurunea Txonta kaleko 15, 17, 27, 44, 46, 48, 50 eta 52 zenbakiez eratua dago eta 75 etxebizitza biltzen ditu guztira.

Eraikinek honako baldintza hauek bete behar dituzte diruz lagundu daitezkeen jarduerak gauzatu direla justifikatzeko:

a) Egingo diren jarduketen proiektua edukitzea: Proiektuak eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak kudeatzeko azterlan bat jasoko du, geroago eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko planean garatuko dena, bat etorriz eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituen otsailaren 1eko 105/2008 Dekretuan ezarritakoarekin, eta honako baldintza hauek beteko dira:

  1. Eraikitze-gunean sortutako eraikuntzako eta eraispeneko hondakin ez-arriskutsuen % 70 (pisuan) (2000/532/EC Erabakiak ezarritako Hondakinen Europako Zerrendan 17 05 04 kategorian aipatzen den material naturala izan ezik) beste material batzuk berrerabiltzeko, birziklatzeko eta berreskuratzeko prestatuko da, hondakinak ordezteko hondakinak erabiliz egindako betelanak barne, bat etorriz hondakinen hierarkiarekin eta EBko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko protokoloarekin. 21. orrialdea 67 orrietatik, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioa.
  2. Operadoreek eraikuntzarekin eta eraispenarekin lotutako prozesuetan hondakinak sortzea mugatu beharko dute, EBko eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko protokoloarekin bat etorriz, eta eskura dauden teknikarik onenak kontuan hartuz eta substantzia arriskutsuak ezabatu eta segurtasunez manipulatu ahal izateko eraispen selektiboa erabiliz, eta kalitate handiko berrerabilpena eta birziklatzea errazteko materialak gaika ezabatuz, eraikuntza- eta eraispen-hondakinetarako eskuragarri dauden sailkapen-sistemak erabiliz. Era berean, eraispena, ahal dela, modu selektiboan egitea ezarriko da, eta sailkapena, lehentasunez, hondakinak sortzen diren lekuan egingo da.

Proiektuak kalitatea kontrolatzeko programa bat izango du, zeina geroago garatuko den kalitate-kontrola kudeatzeko dagokion planean, Eraikuntzaren kalitate-kontrola arautzen duen urriaren 28ko 209/2014 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

 

b) Eraikinen diseinuak eta eraikuntza-teknikak: Diseinu eta teknikek zirkulartasuna bultzatuko dute, eta —bereziki, ISO 20887 arauari edo eraikinen desmuntatzeko edo egokitzeko gaitasuna ebaluatzeko beste arau batzuei dagokienez— erakutsiko dute nola dauden diseinatuta eraginkorragoak izateko bitarteko moldagarriak, malguak eta desmuntagarriak erabiltzean, berrerabilpena eta birziklapena ahalbidetzeko. 

c) Esku-hartzearen xede den eraikinetik amiantoa duten eraikuntza-produktuak kentzea: Legez baimendutako enpresa batek kenduko du, amiantoaren eraginpean egoteko arriskua duten lanei aplikatu beharreko gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituen martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Prozesuan sortutako hondakinen kudeaketa eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen duen otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera egin beharko da.

Era berean, bizitegi kolektiboko tipologiako eraikinen kasuan, hauxe bete beharko da:

  1. Gutxienez sestra gainean eraikitako azaleraren % 50ek —beheko solairua edo azpiko solairuak izan ezik beste erabilera erabilgarri batzuk badituzte— bizitegi-erabilera edukitzea.
  2. Jarduketek jabeen erkidegoaren edo erkidegoen adostasuna edukitzea, behar bezala elkartuta, jabe bakarreko eraikinen kasuan izan ezik; eta kasuan kasuko administrazio-baimenak izatea, nahitaezkoa denean.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa zehazteko, garatu beharreko jarduketen guztizko kostua hartuko da kontuan, urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretuan (Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko bizileku-birgaitzearen eta etxebizitza sozialaren arloko laguntza-programak arautzen dituena) eta Eibarko udalerrian 2022ko abenduaren 20an egindako Aldebiko Batzordearen 03. Akordioan (Txontako birgaitze programatuko bizitegi-inguruneari buruzkoa) ezarritako zenbatekoak finkatzeko irizpideei jarraituz, Europar Batasunak – Nextgeneration-EUk Euskal Autonomia Erkidegoan finantzatutako berreskuratze-, eraldatze- eta erresilientzia-planeko bizitegi-birgaitzearen eta etxebizitza sozialaren arloko laguntza-programak gauzatzeari dagokionez.

Irizpide horiek honako hau ezartzen dute: Eraikin bakoitzeko emango den dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoak ezingo ditu gainditu honako muga hauek:  

a) Deialdiko 5. Taulan ezarritako gehieneko ehunekoa diruz lagundu daitezkeen jardueren kostuaz biderkatzetik lortutako zenbatekoa. 

b) Etxebizitza bakoitzeko laguntzaren gehieneko zenbatekoa, deialdiko 5. taula horretan ezarritakoa, bider eraikineko etxebizitza-kopurua, gehi, hala badagokio, merkataritza-lokalen edo bestelako erabilera duten lokalen sestraren gainean eraikitako azaleraren metro koadroko laguntzaren zenbatekoa, jarduketaren bidez lortutako energia primarioaren kontsumo ez-berriztagarriaren aurrezpen-mailaren arabera. Merkataritza-erabilera edo beste erabilera batzuetan sestra gaineko metro karratu bakoitzeko ezarritako zenbatekoa zenbatu ahal izateko, beharrezkoa izango da kasuan kasuko onibarrak jarduketa gauzatzeko kostuen parte izatea.

Energia primario ez-berriztagarriaren kontsumoan aurrezpenak hasieran zenbatetsitakoak baino txikiagoak eta eskatutako gutxienekoak baino handiagoak badira, edo diruz lagundu daitezkeen jardueren kostua murrizten bada, emandako laguntza publikoak beheratu egingo dira.

Diruz lagun daitezkeen jarduketen artean, jarduketa bakoitza garatzeko beharrezkoak diren gastuak sar daitezke, honako hauek barne:

  • Jarduerari osorik edo partez egotz dakizkiokeen obren kostu zuzenak eta zeharkakoak.
  • Honako hauei dagozkienak: hondakinen kalitate-kontrola, hondakinak erretiratzea, garraiatzea eta kudeatzea, erabilitako bitarteko lagungarriak, eta abar.
  • Jarduketen garapenari buruzko jarduketak eta haiekin lotutako gastuak.
  • Esku hartzen duten profesionalen ordainsariak, proiektuak idazteko eta obrak zuzentzeagatiko ordainsariak, ziurtagiri eta txosten teknikoak eta eraikineko etxebizitzen monitorizazioa.
  • Lehendik Dagoen Eraikinaren Liburua eta, hala badagokio, EIT lantzea.  Eraikinaren Liburua “birgaitzeko lehendik dagoen liburua lantzeko gida. Jarraibideak, gomendioak, aholkuak eta adibideak”-ra egokitu behar da, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren Hiri Agenda eta Etxebizitzaren Idazkaritza Nagusiak 2021eko azaroan egindako 853/2021 Errege Dekretuaren I. eranskina justifikatzeko.
  • BEZa edo baliokidea den zeharkako zerga, baldin eta ezin badira berreskuratu edo osorik edo zati batean konpentsatu.

Ez dira diruz lagunduko lizentziei, tasei eta BEZaz bestelako zergei edo tributuei dagozkien kostuak.

Eskaera egiteko epea: 2023ko irailaren 1etik 29ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

Kudeaketarako Hurbiltasuneko Bulego Teknikoak (Txonta Bulegoa) laguntza emango die jabeei eta jabe-erkidegoei Eibarko Udalari zuzendutako izapide elektronikoak egiteko.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Elektronikoki beteko den formularioarekin batera honako dokumentuak aurkeztu beharko dira:

a) Jabekideen Erkidegoak duen banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzeko agiria, emandako dirulaguntza hor sartuko baita. Ondoko agiri hauetako edozein izango da baliozkoa: Banku-laburpena; libreta; banketxeak emandako ziurtagiria edo “Titularra-kontua” inprimakia, behar bezala beteta eta banketxeak zigilatuta.

b) Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko dokumentua eta ordezkaritzaren egiaztapena. Egiaztapen hori hurrengo letran adierazitako aktaren edo ziurtagiriaren bidez, edo zuzenbidean bidezkoa den edozein modutan egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.

c) Idazkariaren edo administratzailearen akta edo ziurtagiria, dirulaguntza onartzeko baimendutako ordezkariaren izendapena jasotzen duena.

d) Jabeen Erkidegoaren, haren ordezkariaren edo higiezinaren jabe den pertsona juridikoaren Identifikazio Fiskaleko Kodea (IFK), hala badagokio.

e) Jarduketen xede den eraikinaren edo eraikinen deskribapen osoa, dagokionaren arabera, honako hauek azalduz: azalera eraikia, posta-helbidea, guztizko altuera-kopurua eta solairu bakoitzekoa, beheko solairua barne.

f) Jarduketen xede den eraikineko etxebizitzen eta, hala badagokio, lokalen deskribapena, eraikitako azalerak eta katastroko erreferentziak barne.

g) Dirulaguntzaren xede den higiezina osatzen duten elementu guztien erregistroko inskripzioei buruzko ohar sinpleak.

h) Eraikinaren elementu bakoitzagatik ordaindu beharreko zenbatekoa adierazten duen taula, bakoitzaren partaidetza-kuotaren arabera.

i) Idazkariaren edo administratzailearen akta edo ziurtagiria, jabe-erkidegoaren akordioarekin, zeinaren bidez laguntzak jasoko dituen eraikinaren birgaitze eraginkorra egitea onartzen den.

j) Eraikinaren birgaitze eraginkorraren proiektu teknikoa.

k) Eraikina sakonki birgaitzeko proiektu teknikoen kasuan, argazki-erreportaje bat haren eraginpean geratuko diren eremu guztiena eta eraikinaren fatxada nagusiarena.

l) Enpresa eraikitzailearekiko kontratua eta aldaketa-gehigarriak. Kasu bietan, aurrekontu banakatua sartuko da.

m) Honakoak egiteagatiko ordainsariak: Eraikinaren Liburua, eraikinaren ikuskapen teknikoa, Aurreproiektua, Oinarrizko Proiektua edota Egikaritze Proiektua, obren zuzendaritza fakultatiboa eta egin diren edo egingo diren beste edozein lan tekniko edo kudeaketa-lan idaztea.

n) Lehendik dagoen eraikinaren edo etxebizitzaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria, oraingo egoeran, ekainaren 1eko 390/2021 Errege Dekretuan eskatutako edukiarekin, teknikari eskudunak sinatua eta Euskal Autonomia Erkidegoko organo eskudunaren erregistroan erregistratua. 

o) Aurreikusitako eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria, proiektuan edo justifikazio-memorian jasotako jarduerak barne, eraikinaren edo etxebizitzaren egungo egoeraren eraginkortasun energetikoaren ziurtagirirako erabilitako egiaztapen-programa aitortu berarekin egina, teknikari eskudunak sinatua.

p) Eraikinaren energia-auditoretza, Euskal Autonomia Erkidegoko jasangarritasun energetikoari buruzko azaroaren 10eko 254/2020 Dekretuaren 39. artikuluan adierazitakoaren arabera.

q) Eskatutako dirulaguntza guztien zerrenda, ehunekoa eta zenbatekoak, lehen adierazitako aurrekontu-banakapenaren arabera.

r)  Agintari eskudunek eskatzen duten dokumentazio guztia, estatuko eta Europako araudiaren arabera, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren eta 2021/241 (EB) Erregelamenduaren esparruan eska daitezkeen obligazioak betetzeko. Bereziki:

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza saila.

Ebazpen organoa: Eibarko Udaleko Alkatea.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/710506

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa:

Dirulaguntzak Alkatetzaren ebazpen bidez ordainduko dira, instrukzio-organoak proposatuta, eskatutako egiaztagiriak aurkeztu eta, hala badagokio, egiaztatu ondoren. Ebazpen horretan berariaz aipatuko da funtsen jatorria, eta Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismoa aipatuko da.

Aitortutako laguntzak jasotzeko, banku-transferentzia egingo da eraikina modu eraginkorrean birgaitzeko bideratutako kontura, pertsona edo erakunde onuradunak baliozkotua.

Obrak egiteko gehieneko epea 2024ko ekainaren 30ean amaituko da. Alkatetzaren ebazpen bidez obrak egiteko gehieneko epea luzatzen da. Data berria: 2025eko ekainak 30.

Dirulaguntzen ordainketa prozedura honen arabera egingo da:

a) Lehenengo ordainketa, dirulaguntzaren zenbatekoaren % 45koa, ordaintzeko eskabidea elektronikoki aurkeztu ondoren egingo da, DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA izapidearen bidez. Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Higiezineko etxebizitza guztien jabariaren xedapen-mugaketaren erregistro-idazpena Jabetza Erregistroan inskribatu izanaren egiaztagiria. (egiaztagiri guztiak aurkezten ez badira, 15. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio).
  • Deialdiko 8. Artikuluan (DIRULAGUNTZEN AZKEN HARTZAILEEN BETEBEHARRAK) zerrendatutako dokumentazioa.
  • Obra egiteko enpresa arduradunarekiko edo arduradunekiko kontratua edo kontratuak, dirulaguntzen xede diren obra guztiak betetzea bermatzen dutenak.
  • Obra-hasieraren Akta, jabekideen erkidegoko presidenteak, enpresa eraikitzailearen ordezkariak eta zuzendaritza fakultatiboak sinatua.

Ez da beharrezkoa izango Udalaren eskuetan dagoen dokumentazioa berriro aurkeztea, aurretik beste administrazio-espediente batzuetarako aurkeztu izan bada.

 

b) Gainerako zenbatekoa justifikazio-kontua egiaztatu eta onartu ondoren ordainduko da. Onuradunek dirulaguntzaren helburua bete dela eta jasotako funtsak aplikatu direla justifikatzeko duten epea 2024ko abuztuaren 31n amaituko da. Alkatetzaren ebazpen bidez justifikazioa aurkezteko epea luzatzen da. Data berria: 2025eko abuztuak 31. Justifikatzeko modua justifikazio-kontua modalitatearen bidez egingo da; elektronikoki aurkeztuko da DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA izapidearen bidez; eta honako agiri hauek izango ditu:

a) Jarduera-memoria, dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatzen duena, oinarri hauetan eta laguntza emateko ebazpenean eskatutakoaren arabera, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita. Memoria hau tituludun teknikari eskudun batek egin eta sinatuko du, eta jardueren amaiera-data ere adieraziko du. Bertan, nahitaez bete beharreko araudia bete dela adieraziko da. Memorian, ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko printzipioa (DNSH) betetzen dela justifikatuko da, hondakinen eta zirkulartasunaren arloan ezarritako betekizunen arabera.

b) Obraren exekuzio fakturak, aurretik aurkeztu ez direnak.

c) Aurkeztutako fakturen ordainketa-frogagiriak.

d) Eraikinaren Liburua.

e) Obren amaierako ziurtagiria, haien zuzendari fakultatiboak emana eta sinatua.

f) Eraikinaren edo etxebizitzaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria, jarduketak egin ondoren lortua, esku-hartzearen aurreko ziurtagirirako erabilitako egiaztapen-programa aitortu berarekin egina, teknikari eskudunak sinatua, zeinean egiaztatuko den dirulaguntza lortzeko ezarritako baldintzak betetzen direla; autonomia-erkidegoko organo eskudunaren erregistroan erregistratua egongo da.

g) Instalazio termikoaren ziurtagiria, hala badagokio, instalazioaren zuzendariak edo baimendutako instalatzaileak sinatua, Autonomia Erkidegoko organo eskudunean erregistratua, RITEren arabera.

h) Egindako obren  argazki-agiriak, ahal dela koloretan.

i) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuen xehetasuna jasotzen duen ziurtagiria edo adierazpen arduratsua, zenbatekoak eta jatorria adierazita, Erkidegoko presidenteak edo, hala badagokio, idazkaria edo administrazioa daraman pertsonak emana. Hala badagokio, etxebizitzaren titularraren edo titularren adierazpen arduratsua.

j) «Ingurumenari kalte nabarmenik ez eragiteko» (DNSH) printzipioa betetzearen adierazpen arduratsua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 6. paragrafoan ezarritakoaren ildotik, zeinaren bidez, Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen den. Adierazpena kontratistak, azpikontratistek, proiektuaren egileak, obra-zuzendariak eta obra-egikaritzearen zuzendariak bete beharko dute.

k) Eraikinaren Liburua egin izanaren faktura.

l) Oinarrizko edota Egikaritze proiektuen fakturak, obren zuzendaritza fakultatiboarenak eta egindako beste lan tekniko guztienak.

 

Deskargatu dokumentuak
Oinarri-deialdia 2023  
Ikusi | Jaitsi (989.0 KB)
Titularra-kontua  
Ikusi | Jaitsi (89.1 KB)
Erantzukizunpeko adierazpena: Ingurumenari kalte nabarmenik ez egiteko printzipioa (DNSH)  
Ikusi | Jaitsi (111.5 KB)
Datuen lagapenaren eta tratamenduaren adierazpena, berreskurapen, eraldaketa eta erresilientzia planaren jarduketen betearazpenari dagokionez  
Ikusi | Jaitsi (90.1 KB)
Konpromisoaren adierazpena, berreskurapen, eraldaketa eta erresilientzia planaren jarduketen betearazpenari dagokionez  
Ikusi | Jaitsi (83.3 KB)
Erantzukizunpeko adierazpena: Iruzurraren aurkako politika  
Ikusi | Jaitsi (100.3 KB)
Erantzukizunpeko adierazpena: Finantzaketa bikoitzik ez eduki izana  
Ikusi | Jaitsi (141.7 KB)
Adierazpena: Interes-gatazka eza  
Ikusi | Jaitsi (95.0 KB)
Adierazpena: Interes-gatazka eza MINERVA  
Ikusi | Jaitsi (96.6 KB)
Alkatetzaren ebazpena: gauzatze- eta justifikatze-epeen luzapena  
Ikusi | Jaitsi (287.1 KB)