"Garapenaren aldeko nazioarteko lankidetza" programaren dirulaguntzak (2020)
Deskribapena: garapenerako programak antolatzeko eta garatzeko dirulaguntzen eskaera egitea.
Hartzailea: Irabazteko asmorik ez duten Gobernuz Kanpoko Erakundeak edo Instituzioak, baldin eta Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez badaude eta baldintza hauek betetzen badituzte:
- Erakundearen egitekoa edo jarduera eta dirulaguntzaren xedea bat etortzea.
- Elkarteari dagokion Elkarteen Erregistroan inskribatutakoa izatea.
- Egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra Eibarren izatea, eta Udalaren Elkarteen Erregistroan izena emanda egotea.
- Eibarko udalerrian garapenaren aldeko sentsibilizazio/heziketa programak edo helburu berbererako jarduera zehatzak egiten dituztenak izatea.
- Elkartasuna eta baliabide pribatuak erakartzeko gaitasuna izatea, baita beste erakunde batzuetatik dirulaguntzak jasotzeko ere.
- Garapenaren aldeko lankidetza ekintzetan esperientzia egiaztatua edukitzea.
- Diruz lagundutako ekintzei eusteko gaitasuna izatea.
Espresuki geratzen dira deialdi honetatik kanpo Estatuaren menpeko instituzioak eta zerbitzuak eta gainerako administrazio publikoak, baita finantza-erakundeen menpeko erakundeak ere.
Dirulaguntzaren zenbatekoa: gehienez 80.000 euro proiektuko.
Eskaera egiteko epea: 2020ko urriaren 9tik 30era (biak barne).
Tramitazio kanalak:
- Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin. Formularioan jakinarazpenak egiteko modu telematikoa aukeratu beharko duzu.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Erakunde eskatzailearen banku-kontuaren titularitatearen frogagiria, eskaera egin duen erakundearen identitarearekin bat etorri behar dena; ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titularra-kontua” inprimakia, behar bezala beteta eta banketxeak zigilatua.
- Elkarte eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
- Dirulaguntzaren eskaeran ez baldin bazaio Udalari baimenik eman eskatzailea Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko, aurkeztu egin beharko da Gizarte Segurantzako Diruzaintzak luzatutako ziurtagiria.
- Dirulaguntzak xede duen jarduerarako beste dirulaguntzaren batzuk eskatu edo jaso baditu, beste erakunde edo instituzio batzuetan egin dituen dirulaguntza eskabideen egiaztagiriak, edo, hala badagokio, jaso dituen dirulaguntzenak, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta.
- Eibarren azkenengo urtean egin dituen jardueren zerrenda eta jarduerak egin direla egiaztatuko lukeen dokumentazioa.
- Azken urte bietako balantze ekonomikoa, jasotako dirulaguntzak, jatorria eta zenbatekoa zehaztuz, baita sortu diren baliabide propioak ere eta eskatutako informazioa zehazten duen HGKEren ziurtagiri bat.
- Dituen giza baliabideei buruzko txostena (liberatuak eta borondatezkoak), loturaren ezaugarriak eta dedikazioa edo arduraldia zehaztuta; baita herriko, estatuko edo atzerriko beste erakunde batzuekin dituen hartu eman esanguratsuenak ere (HGKEren ziurtagiri bat zehaztutako informazioarekin eta organigrama bat).
- Dirulaguntzaren xede den proiektuari buruzko proiektu fitxa behar bezala beteta.
Ondorengo dokumentuen kasuan, deklarazio bat egin daiteke dirulaguntzaren eskaeran, dokumentu horiek aldaketarik ez dutela jasan eta Udalak lehendik badituela adierazten:
- Elkarteari dagokion Elkarteen Erregistroan egindako inskripzioaren ziurtagiri eguneratua; ziurtagiri horretan Erregistroan egin zen inskripzio-eguna, egoitza nagusiaren helbidea edo/eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ordezkaritza iraunkorrena jaso behar da.
- Elkartearen estatutuak.
- Elkartearen IFZ.
- Elkartearen legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko agiria eta Elkartearen lege-ordezkaritzaren egiaztagiria.
Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.
Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.
Ebazteko gehieneko epea: dagokion deialdiaren laburpena GAOean argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, sei hilekoa izango da.
Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/526504
Oharrak:
- Elkarte eskatzaile bakoitzak PROIEKTU BAKARRA aurkeztu ahal izango du.
- Diruz lagundutako proiektuaren egitekoak edo jardunak, gehienez ere, hile biko epean hasi behar dira egiten funtsak jasotzen direnetik zenbatuta; edozelan ere, Eibarko Udalari adierazi egin behar zaio benetan zein egunetan jarri den martxan.
- Proiektua gauzatzeko epea 24 hilabetekoa izango da. Denbora gehiago behar izanez gero, HGKEak, Udalari, gehienez beste 12 hile gehiagoko luzapena izateko baimena eskatuko dio, eskaeran, epe-luzapen horren arrazoiak emanda.
Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa:
Dirulaguntzaren % 80a dirulaguntza eman ondoren ordainduko da. Gainerako % 20a tarteko jarraipen txosten bat aurkeztu eta onartu ondoren; txosten horretan emandako dirulaguntza osoaren % 40 gutxienez justifikatu beharko da.
Jasotako dirulaguntza osoaren % 40 gutxienez gauzatu denean, erakunde eskatzaileak elektronikoki aurkeztu beharko du ordura arte egindakoa justifikatzen duen dokumentazioa, Eibarko Udalaren webguneko dokumentazioa aurkeztea tramitearen bidez. Hauxe da aurkeztu behar den dokumentazioa:
- Egindako jarduerak eta lortutako emaitzak jasotzen dituen jarduera-txostena, “Justifikazio-txostena” ereduaren arabera.
- Jarduerak izan dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda sailkatua, hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioarekin, zenbatekoa eta jaulkipen-eguna azalduta, “Txosten finantzarioa”
ereduaren arabera. - Egindako gastuen justifikazio-dokumentuak.
- Erakunde onuradunak tokiko bazkideari edo xede-herrialdeko erakundeari egin dizkion diru-transferentziak.
Erakunde onuradunak, dirulaguntza emateko helburua bete duela justifikatzeko eta jasotako dirua zertan erabili duen justifikatzeko duen epe arrunta edo ohikoa, gehien jota, proiektua amaitzeko epea igaro eta handik 3 hilera amaituko da.
Azken justifikazioa JUSTIFIKAZIO KONTUA modalitatearen bidez egingo da, eta elektronikoki aurkeztuko da udal webguneko dokumentazioa aurkeztea tramitearen bidez. Hauxe da elektronikoki aurkeztu behar den dokumentazioa, azken justifikazioa egiteko:
- Egindako jarduerak eta lortutako emaitzak jasotzen dituen jarduera-txostena, “Justifikazio-txostena” ereduaren arabera
- Jarduerak izan dituen gastuen eta diru-sarreren zerrenda sailkatua, hartzekodunaren eta dokumentuaren identifikazioarekin, zenbatekoa eta jaulkipen-eguna azalduta, “Txosten finantzarioa” ereduaren arabera.
- Egindako gastuen justifikazio-dokumentuak.
- Erakunde onuradunak tokiko bazkideari edo xede-herrialdeko erakundeari egin dizkion diru-transferentziak.
- Elkarte eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
- Dirulaguntzaren eskaeran ez baldin bazaio Udalari baimenik eman eskatzailea Gizarte Segurantzako betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko, aurkeztu egin beharko da Gizarte Segurantzako Diruzaintzak luzatutako ziurtagiria.
- Udalak emandako dirulaguntzaren zabalkundea egin izana egiaztatzen duen dokumentazioa (kartelak, liburuxkak, prentsa-oharrak, propaganda…).
- Dirulaguntzak xede duen jarduerarako beste dirulaguntzaren batzuk eskatu edo jaso baditu, beste erakunde edo instituzio batzuetan egin dituen dirulaguntza eskabideen egiaztagiriak, edo, hala badagokio, jaso dituen dirulaguntzenak, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Deialdia 2020: Garapen bidean dauden herrialdeetako ekintzak finantzatzeko dirulaguntzak Ikusi | Jaitsi (681.1 KB) |
Titular-kontua Ikusi | Jaitsi (67.2 KB) |
Proiektu fitxa (word formatua) Jaitsi (35.5 KB) |
Proiektu fitxa (formatu irekia) Jaitsi (34.9 KB) |
Justifikazio txostena (word formatua) Jaitsi (34.7 KB) |
Justifikazio txostena (formatu irekia) Jaitsi (38.4 KB) |
Txosten ekonomikoa (excel formatua) Jaitsi (33.5 KB) |
Txosten ekonomikoa (formatu irekia) Jaitsi (22.3 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |