Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Garapen ekonomikoa, enplegua eta berrikuntza saileko dirulaguntza izendunak (2023)

Deskribapena: Garapen ekonomikoa, enplegua eta berrikuntza saileko 2023ko dirulaguntza izendunen hitzarmena sinatzeko beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztea.

Hartzailea: Garapen ekonomikoa, enplegua eta berrikuntza saileko dirulaguntza izendun baten onuradun direnak. 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: dirulaguntza izendunaren hitzarmenean jasotzen da zenbatekoa.

Eskaera egiteko epea: Onuradunak hamar egun baliodun izango ditu dokumentazioa aurkezteko, hala egiteko eskaera jasotzen duen egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Tramitazio kanalak:

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atalean). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: dirulaguntza izendunaren hitzarmenean jasotzen da elektronikoki bete behar den formularioari erantsi beharreko dokumentazioa. Hona hemen erabili daitezkeen plantillak:

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen ekonomikoa, enplegua eta berrikuntza saila.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias

Dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa: dirulaguntza izendunaren hitzarmenean jasotzen dira dirulaguntzaren ordainketa nola egingo den eta dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa aurkezteko epea eta dokumentazioa. Dirulaguntza izendunaren justifikazioa elektronikoki aurkeztu beharko da DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitea erabiliz. Justifikaziorako erabili daitezkeen plantillak, ondorengoak dira:

 

Deskargatu dokumentuak
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 65 KB)
Egindako dirulaguntza eskabideei buruzko aitorpen arduratsua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 63 KB)
Jarduketa-txostena: diruz lagundutako jardueraren edo programaren ebaluazioa (word formatua)  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 26 KB)
Jarduketa-txostena: diruz lagundutako jardueraren edo programaren ebaluazioa (formatu irekia)  
Ikusi | Deskargatu ( ODT, 33 KB)
Diru-sarreren eta gastuen zerrenda (EXCEL formatua)  
Ikusi | Deskargatu ( XLSX, 13 KB)
Diru-sarreren eta gastuen zerrenda (formatu irekia)  
Ikusi | Deskargatu ( ODS, 6 KB)
Nabigazioa