Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

TXONTA auzoan bizitegi-eraikinetan birgaitze energetikoa egiteko jabekide-erkidegoei zuzendutako dirulaguntza konpentsatzaileak eta osagarriak (2023)

Deskribapena: TXONTA auzoan bizitegi-eraikinetan birgaitze energetikoa egiteko jabekide-erkidegoei zuzendutako dirulaguntza konpentsatzaileen eta osagarrien eskaera egitea. Txonta auzoko honako bizitegi-eraikin hauen birgaitze eraginkorrerako dirulaguntzak dira: Txonta 03, 15, 17, 25, 27, 29,44, 46, 48, 50 eta 52 zenbakiak.

Dirulaguntzak honako bi lerro hauetan banatzen dira:

  • Dirulaguntza konpentsatzaileak: hauen helburua zera da: auzoko bizitegi-eraikinak osorik birgaitzeko jabekide-erkidegoei dagoeneko emandako dirulaguntzak (2018ko uztailaren 24ko Osoko Bilkurak onartuak) osatzea, eta era horretan goian zerrendatutako Txonta kaleko eraikinen jabekide-erkidegoek kontratatutako birgaitze-obrak gauzatzeko kostuaren gehikuntza konpentsatzea, betiere gehikuntza horren jatorria obrarako erabilitako materialaren kostu-igoera baldin bada, azken urteetan izandako prezioen igoera orokorraren ondorioz eratorria; eta hori guztia aurrerago zehaztuko diren baldintza eta zehaztapenekin. Diruz lagunduko diren gastuak: obrak egikaritzeari dagozkion gastuak, BEZa barne.
  • Dirulaguntza osagarriak: jabekide-erkidegoentzat, baldin eta eskaera egin duen eraikinaren birgaitze integraleko obrak egiteko eskubidea duten dirulaguntza guztien zenbatekoa, goian adierazitako konpentsatzaileak barne, obren kostu justifikatu osoaren % 60 baino TXIKIAGOA bada, BEZa barne. Diruz lagunduko diren gastuak: obren egikaritzeari, proiektuaren idazketari, obra-zuzendaritzari, EITri eta monitorizazioari dagozkien gastuak, BEZa barne.

 

Hartzailea: Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte Txonta 03, 15, 17, 25, 27, 29,44, 46, 48, 50 eta 52 zenbakietako higiezinen Jabeen Erkidegoek, betiere honako baldintzak betez gero:

  • Ez egotea sartuta 38/2003 Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluan eta gainerako antzeko araudian ezarritako debekuren batean.
  • Txonta auzoko bizitegi-eraikinak osorik birgaitzeko jabe-erkidegoentzako dirulaguntzen onuradun izatea; dirulaguntza horiek 2018ko uztailaren 24an onartu zituen Udalbatzak.
  • Oinarri-deialdiaren hamaseigarren atalean bateraezintzat jotako dirulaguntzen onuradun ez izatea.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa:

  • Dirulaguntza konpentsatzaileak: Birgaitze integraleko obren egikaritze-aurrekontuaren gaineko gehikuntza estaliko dute, BEZa barne; egikaritze-aurrekontu hori Jabe-erkidegoak onartu eta kontratatukoa izango da, eta 2018ko uztailean onartutako deialdian aurkeztutakoa; gehikuntza hasierako aurrekontuaren % 10ekoa izango da gehienez. Igoeraren arrazoia eraikuntzako materialen prezioen igoera edo obrak egitean sortutako beste zirkunstantzia batzuk izan behar dira. Enpresa kontratistak igoera hori justifikatu egin beharko du, obra-zuzendaritzak txostena egin eta jabe-erkidegoak onartu.
  • Dirulaguntza osagarriak: aitortutako laguntza guztien edota Erkidegoak eskubidez jaso ditzakeen dirulaguntza guztien eta eraikinaren birgaitze integralaren guztizko kostuaren (obrak gauzatzeari, proiektua idazteari, obra-zuzendaritzari, EITri eta, hala badagokio, monitorizazioari dagozkien gastuak; BEZa barne) % 60aren arteko aldea estaliko dute. Obrarako erabilitako materialen kostua gehitzeagatik ematen den dirulaguntza konpentsatzailea eskubidez jaso daitekeen dirulaguntzatzat hartuko da. Onartutako dirulaguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, Erkidegoak bi dirulaguntza jasotzeko aukera balu —bateraezinak beren artean eta kopuru ezberdinekoak—kalkulu hori egiteko, kopuru handienekoa erabiliko da, nahiz eta azkenean beste laguntza aukeratu. Kasu hori espezifikoki aplikatzen zaie Energiaren Euskal Erakundeak kudeatutako laguntzen deialdiari eta Next generation EB funtsetatik eratorritakoari; izan ere, dirulaguntza bateraezinak izanik, kasu batzuetan erkidegoek bata zein bestea jasotzeko aukera zuten.  

 

Emandako laguntzak itzuli egingo direla bermatzeko eta ekintza publikoak birgaitze-proiektuaren garapenean sortutako gainbalioetan Administrazioak parte hartuko duela bermatzeko, elementu pribatiboengatik jasotako dirulaguntzen zati proportzionala (Jabeen Komunitatean duten partaidetza-kuotaren arabera) itzuli beharko zaio Udalari, diruz lagundutako eraikina osatzen duten etxebizitzak edo higiezinetako elementuak inter vivos eskualdatzen diren kasuetan.

Birgaitzeko dirulaguntzen xede diren higiezinak ezin izango dira inter vivos eskualdatu obraren amaierako ziurtagiria ematen denetik 10 urteko epean, baldin eta saltzaileak aldez aurretik egiaztatzen ez badu eskualdaketaren xede den elementuari egotz dakizkiokeen laguntzak itzuli direla; jasotako dirulaguntzak itzulketa egiten den unean eguneratuta egongo dira, oinarri-deialdiko “Itzulketaren oinarria. 6. Taulan" jasotako ehunekoen arabera.

Aurrez aipatutako helburuetarako, ez da eskualdaketatzat hartuko etxebizitza osoa haren titularkideetako bati esleitzea, baldin eta ezkontza-banantzeen, dibortzioen, edo izatezko bikotearen hausturaren ondorio bada, edo bizikidetza-batasuna haustearen ondorioa bada, lehen graduko odolkidetasunaren bidez batutako kideen kasuetan.

 

Eskaera egiteko epea: 2023ko azaroaren 15etik abenduaren 20ra (biak barne).

 

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

Kudeaketarako Hurbiltasuneko Bulego Teknikoak (Txonta Bulegoa) laguntza emango die hala eskatzen duten jabe-erkidegoei Eibarko Udalari zuzendutako izapide elektronikoak egiteko.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Hauxe da elektronikoki bete beharko den formularioari erantsiko zaion dokumentazioa:

  • Jabekide-erkidegoaren ordezkari gisa diharduen pertsonaren izendapena.
  • Legezko ordezkaritzaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua. Ez da dokumentazio hau aurkeztu beharrik izango baldin eta ordezkaritza Gipuzkoako Foru Aldundiko lege-ordezkaritzaren erroldan erregistratuta badago.
  • Jabekide-erkidego eskatzailearen banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen agiria. Honako agiri hauetako edozein izango da baliozkoa: banku-laburpena; libreta; banketxeak emandako ziurtagiria edo “Titularra-kontua” inprimakia, behar bezala beteta eta banketxeak zigilatuta.
  • Honako zerbitzuengatik jabekide-erkidegoak izenpetutako kontratuak, zenbateko eguneratuak barne:
    • Hala badagokio, Eraikinaren Txosten Teknikoa (EIT) idaztea.
    • Hala badagokio, etxebizitzen monitorizazioaren eta haren jarraipenaren kostuak.
    • Proiektuaren idazketa eta obra-zuzendaritza.
    • Egin beharreko birgaitze-obren exekuzioa.
    • Birgaitze energetikorako eraikinean sartutako instalazio berriak.
  • Enpresa kontratistak obra egikaritzean izandako aurrekontu-igoeraren justifikazioa egingo du, zuzendaritza fakultatiboaren txostenarekin. Txosten horretan, obran erabilitako eraikuntza-materialen prezioen zerrenda konparatiboa jasoko da, kontratazioaren datan eta kontratua egikaritzeko datan izandako prezioak alderatuz.
  • Birgaitze integraleko obraren zenbateko osoa adierazten duen taula, kostu guztiak eta orain arte eskatutako eta/edo aitortutako dirulaguntzak barne.
  • Eraikinaren elementu bakoitzagatik ordaindu beharreko zenbatekoa adierazten duen taula, bakoitzaren partaidetza-kuotaren arabera.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Hirigintza saila.

Ebazpen organoa: Eibarko Udaleko Alkatea.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa:  https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/725152

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa:

Obrak egiteko gehieneko epea 2024ko ekainaren 30ean amaituko da.

Dirulaguntzaren helburua bete dela eta jasotako funtsak aplikatu direla justifikatzeko epea (onuradunek egindakoa) 2024ko abuztuaren 31n amaituko da.

Dirulaguntzen ordainketa prozedura honen arabera egingo da:

  • Lehenengo ordainketa, dirulaguntzaren zenbatekoaren % 45koa, ordaintzeko eskabidea elektronikoki aurkeztu ondoren egingo da, DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA izapidearen bidez. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
    • Higiezineko etxebizitza guztien jabariaren xedapen-mugaketaren erregistro-idazpena Jabetza Erregistroan inskribatu izanaren egiaztagiria (egiaztagiri guztiak aurkezten ez badira, 12. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio).

 

  • Gainerako zenbatekoa justifikazio-kontua egiaztatu eta onartu ondoren ordainduko da. Justifikatzeko modua justifikazio-kontua modalitatearen bidez egingo da; elektronikoki aurkeztuko da DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA izapidearen bidez; eta honako agiri hauek izango ditu:
    • Obraren exekuzio-fakturak, aurretik aurkeztu ez direnak.
    • Obren amaierako ziurtagiria, haien zuzendari fakultatiboak emana eta sinatua.
    • Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuen xehetasuna jasotzen duen ziurtagiria edo adierazpen arduratsua, zenbatekoak eta jatorria adierazita, Erkidegoko presidenteak edo, hala badagokio, idazkariak edo administrazioa daraman pertsonak emana.
    • Oinarrizko proiektuaren edota Egikaritze proiektuen fakturak, obren zuzendaritza fakultatiboarenak eta egindako beste lan tekniko guztienak.

 

Deskargatu dokumentuak
Oinarriak-deialdia 2023 (euskaraz)  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 490 KB)
Titularra-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 65 KB)
Jabekideen Erkidegoko edo Komunitateko presidentearen izendapena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 57 KB)
Nabigazioa