Garapenerako lankidetzarekiko eraldaketa sozialerako heziketa- eta sentsibilizazio-proiektuak gauzatzeko dirulaguntzak (2023)
Deskribapena: garapenerako lankidetzarekiko eraldaketa sozialerako heziketa- eta sentsibilizazio-proiektuak finantzatzeko dirulaguntzen eskaera egitea.
Hartzailea: Dirulaguntza hauek jaso ditzakete irabazteko asmorik ez duten Gobernuz Kanpoko Erakundeek edo Instituzioek, baldin eta DLOren 13. artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez badaude eta baldintza hauek betetzen badituzte:
- Erakundearen jarduerak eta dirulaguntzaren xedea bat etortzea.
- Dagokien Elkarteen Erregistroan izena emanda egotea.
- Egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra Eibarren izatea, eta Udalaren Elkarteen Erregistroan izena emanda egotea.
- Eibarko udalerrian garapenerako sentsibilizazio/heziketa programak eta/edo horretarako jarduera espezifikoak garatzea.
Espresuki geratzen dira deialdi honetatik kanpo Estatuaren menpeko instituzioak eta zerbitzuak eta gainerako administrazio publikoak, baita finantza-erakundeen menpeko erakundeak ere.
Eskaera egiteko epea: 2023ko ekainaren 14tik uztailaren 13ra (biak barne).
Dirulaguntzaren zenbatekoa: gehienez 10.000 euro proiektuko.
Dirulaguntzaren ordainketa: dirulaguntza zati bitan ordainduko da:
- % 80 dirulaguntza eman ondoren.
- % 20 sentsibilizazio-proiektua egin eta justifikazio kontua onartu ondoren.
Tramitazio kanalak:
- Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki beteko den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:
- Erakunde eskatzailearen banku-kontuaren titulartasuna frogatzen duen dokumentua, bat etorri behar dena erakunde eskatzailearen identitatearekin. Dokumentu hauetako edozeinek balio du horretarako: laburpen bankarioa, aurrezki-libreta, banketxeak egindako ziurtagiria, “Titular-kontua” inprimakia behar bezala beteta eta banketxeak zigilatua.
- Entitateak Eibarren egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra duelako egiaztagiria.
- Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde historiko batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
- Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, aurkeztu beharko da beste instituzio, erakunde eta abarretan egindako eskaeren zerrenda, edo, hala badagokio, onartutakoena; zerrendan zehaztu behar dira zenbatekoa eta xedea, hartara bikoiztasunak ekiditeko dirulaguntzak emateko orduan eta baliabideak hobeto kudeatu ahal izateko.
- Dirulaguntzaren xedea den proiektuaren fitxa. Diruz lagungarria den jarduera-proiektu bat aurkeztuko da; horretan justifikatu eta garatu egin behar da deialdi honen hamabigarren klausulan adierazitako balorazio-irizpideen edukia. Proiektuak deialdi honen lehenengo klausulan ezarritako baldintzak bete behar ditu, diruz lagungarria izan ahal izateko.
- Proiektua gauzatzeko beharrezkoa izango balitz ikastetxeren batek parte aktiboa hartzea, ikastetxeko zuzendariaren gutun bat erantsi beharko da, zeinean horrek adierazi behar baitu interesa duela proiektuan parte hartzeko.
- Partzuergoan egin beharreko proiektuen kasuan, partzuergo horretan parte hartzen duten entitateen arteko hitzarmena.
Ondorengo dokumentuen kasuan, deklarazio bat egin daiteke dirulaguntzaren eskaera-formularioan, dokumentu horiek aldaketarik ez dutela jasan eta Udalak lehendik badituela adierazten:
- Dagokion Elkarteen Erregistroan sartuta egotearen ziurtagiri eguneratua; bertan zehaztuta egon behar du zein egunetan sartu zen Erregistroan, non den egoitza nagusia eta non diren EAEn dituen ordezkaritza iraunkorrak.
- Elkarteko Estatutuak.
- Elkartearen IFZ.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, elkartearen legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko agiria eta Elkartearen lege-ordezkaritzaren egiaztagiria. Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.
Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.
Ebazteko gehieneko epea: dagokion deialdiaren laburpena GAOean argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, sei hilekoa izango da.
Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/700907
Oharrak: Entitate eskatzaile bakoitzak gehienez ere BI PROIEKTU bakarrik aurkeztu ahalko ditu.
Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa:
Jarduera egiteko edo funtsak erabiltzeko epea 12 hilekoa izango da dirulaguntza ematen denetik zenbatuta.
Elkarte onuradunak, dirulaguntza emateko helburua bete duela justifikatzeko eta jasotako dirua zertan erabili duen argitzeko duen justifikazio-epea, proiektua gauzatu eta hiru hilabetera amaituko da (aurkeztutako proiektuan aurreikusitako egikaritze-epearen arabera).
Azken justifikazioa egiteko, JUSTIFIKAZIO-KONTUA modalitatea erabiliko da, eta elektronikoki aurkeztuko da DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez. Hauxe da azken justifikazioan elektronikoki aurkeztu behar den dokumentazioa:
- Jarduera-memoria; dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak bete egin direla zuritu edo justifikatuko duena, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adieraziz, “Justifikazio txostena” ereduaren arabera. Txosten horrek bere gain hartzen du jardueran izandako gastuen eta sarreren zerrenda sailkatua hartzekoduna eta dokumentua identifikatuta, eta haren zenbatekoa eta jaulkipen-data zehaztuta.
- Jatorrizko justifikaziozko dokumentuak, fakturak edo horien ordezko dokumentuak, ordainagiriak, baita nominak, tributuak zein Gizarte Segurantzako kuotak eta egindako gastua egiaztatuko duten merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea edo eraginkortasun administratiboa duten gainerako agiriak, betiere modu korrelatiboan ordenatuta “Jarduketa-memoria” sartzen den GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDA horretan emandako ordena-zenbakiaren arabera.
- Diruz lagundutako jarduera horri eman zaion zabalkundea egiaztatzeko dokumentazioa (kartelak, orrixkak, bideoak, egunkarietako errekorteak, propaganda…).
- Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, aurkeztu beharko da beste instituzio, erakunde eta abarretan egindako eskaeren egiaztagiriak, edo, hala badagokio, onartutakoenak; zerrendan haien zenbatekoa eta xedea zehaztu behar dira.
- Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde historiko batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
Deskargatu dokumentuak |
---|
Deialdia 2023: Garapenerako lankidetzarekiko eraldaketa sozialerako heziketa- eta sentsibilizazio-proiektuak gauzatzeko dirulaguntzak Ikusi | Jaitsi (497.7 KB) |
Titularra-kontua Ikusi | Jaitsi (67.4 KB) |
Jardueraren proiektu-fitxa (word formatua) Jaitsi (30.0 KB) |
Jardueraren proiektu-fitxa (formatu irekia) Jaitsi (27.0 KB) |
Justifikazio txostena (word formatua) Jaitsi (26.1 KB) |
Justifikazio txostena (formatu irekia) Jaitsi (25.5 KB) |
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |