Dokumentazioa aurkeztea
Deskripzioa: Eibarko udalak jakinarazitako dokumentazio errekerimendu bati erantzuna emateko edo Eibarko udaleko Gizartekintza saileko espediente bati dokumentuak eransteko prozedura.
Eskaera nola egin:
Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, eskatzailea edo ordezkaria Gizartekintza sailera etorri behar dira eta ondorengo dokumentazioa aurkeztu:
- Dokumentazioa aurkezteko eskaera behar bezala beteta.
- Eibarko udalak eskatutako dokumentazioa edo hasitako espediente bati erantsi nahi zaion dokumentazioa.
Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta ondorengo dokumentazioa erantsi:
- Eibarko udalak eskatutako dokumentazioa edo hasitako espediente bati erantsi nahi zaion dokumentazioa.
Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu.
Egin tramitea internet bidez |
---|
Hasi tramitea Egin tramitea online |