Eibarko Udala

I. Mercedes Kareaga Beka, 2. deialdia (2022)

Mercedes Kareaga Bekaren (MKB) 2022ko bigarren deialdia kaleratu du Eibarko Udalak, aurrenekoa hutsik geratu baitzen.

Deskribapena: Eibarko Udalak, UPV/EHUren laguntzarekin, Mercedes Kareaga eibartar ekintzailearen izena duen ikerketa historikoko beka-deia egiten du. Beka honen bidez, Eibarko herriarentzat interes berezia duten eta herriarekin edo eskualdearekin zerikusia duten ikerketa-proiektuak sustatu, ikertu eta zabaldu nahi dira. Horretarako, lehen mailako ikerketa-iturrietako bat Eibarko Udal Artxiboa izango da.

2022ko bigarren deialdi honetan, ikerketa-gaia honako hau izango da: MERCEDES KAREAGAREN BIOGRAFIA.

Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.

Bekaren iraupena gehienez 20 hilabetekoa izango da, beka ematen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Ikerketa-lanak originala eta argitaratu gabea izan behar du.

Hartzailea:

  • Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute. Bigarren kasu horretan, taldeko ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.
  • Beka jaso ahal izateko ezinbestekoa da gradu-ikasketetako edo lizentzia titulua izatea.
  • Eskatzaileak bere euskarako gaitasuna frogatu beharko du EGA edo baliokide (*) den titulu edo ziurtagiri bidez. Lantaldeen kasuan berdin, partaide guztiek frogatu beharko dute aipatutako gaitasuna.

(*) Kontuan izan, 47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena; eta 297/2010DEKRETUA, azaroaren 9koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzen dituena.

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Bekaren zenbatekoa 9.000 eurokoa izango da.

Eskaera egiteko epea: 2022ko irailaren 1etik urriaren 31ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin. Eskaera elektronikoki egiteko lotura irailaren 1ean aktibatuko da.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:

  • Espediente akademiko zehaztua eta osatua. Lantaldeen kasuan partaide guztienak.
  • Frogagiria, eskatzaileak duen banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duen pertsonaren identitatearekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Eskatzailea zerga-betebeharretan egunean dagoela esaten duen ziurtagiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa. Lantaldeen kasuan partaide guztiena.
  • Lantaldeen kasuan, aitorpenen eta baimenen dokumentua aurkeztu behar da, partaide bakoitzak behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Eskatzailearen euskarako gaitasuna frogatzen duen dokumentua: EGA edo baliokide den titulua edo ziurtagiria. Lantaldeen kasuan berdin, partaide guztiek frogatu beharko dute aipatutako gaitasuna. Kontuan izan, apirilaren 3ko 47/2012 DEKRETUA, eta 297/2010 DEKRETUA, azaroaren 9koa.
  • Eskatzailearen curriculum vitaea behar bezala beteta, Udalak eta UPV/EHUk prestatutako ereduaren arabera eta curriculum vitaean adierazitako titulazioen eta merituen egiaztagiriak. Lantaldeen kasuan, partaide guztienak.
  • Gaiaren azalpena eta lana nola burutuko litzatekeen azaltzen duen proiektua, ahalik eta zehatzena (15 orrialdekoa gehienez), ondokoak azalduz: Lanaren ikerketa esparrua; Aurrekariak eta gaiaren gaur egungo egoera; Ikertzailearen edo taldearen aurreko esperientzia; Helburuak; Materialak, baliabideak eta lan metodologia; Lana garatzeko kronograma; Aurreikusitako emaitzak eta horien interesa; Bestelako finantzabideak, baldin eta baleude.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua, eta ordezkaritzaren egiaztapena, dokumentu bidez. Egiaztapena zuzenbidean bidezkoa den edozein bide erabiliz egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.

Prozedura hau tramitatzeko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko, Eibarko Udalak, eskaera egiterako unean zein hurrengo berrikuspenetan, bitarteko telematikoen bidez kontsultatuko du eskatzaileari buruzko informazio hau, eta, taldeen kasuan, haren kideei buruzkoa:

  • Udalarekiko ordainketan egunean egotea.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta izatea.
  • Legezko ordezkapenen kasuan, ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egotea.

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Ego Ibarra.

Ebazpen organoa: Alkatea.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/639752

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa: Bekaren ordainketa modu honetan egingo da, izapide administratiboak burutu ondoren:

  • Kopuru osoaren % 30a, beka ematen den une berean, aurreordainketa moduan.
  • Kopuru osoaren % 20a, beka ematen zaionetik 10 hilabetera, horretarako egindako lanaren eta egingo duenaren azalpen-txostena aurkeztu eta epaimahaiak ontzat eman ondoren.
  • Gainontzeko % 50a, bekaren bukaeran, lana aurkeztu eta epaimahaiak ontzat eman ondoren.

 

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Lau hilabetetik behin txostenak elektronikoki aurkeztu beharko dira udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez. Txostenetan, ordura arte egindako lanaren garapena eta hurrengo lauhilekorako zehaztutako lan-plana jasoko dira.

Hauek dira txostenak aurkezteko epeak:

  • Lehenengo txostena aurkezteko epea: 2023ko urtarrilaren 1etik 31ra.
  • Bigarren txostena aurkezteko epea: 2023ko apirilaren 1etik 30era.
  • Hirugarren txostena aurkezteko epea: 2023ko irailaren 1etik 30era.
  • Laugarren txostena aurkezteko epea: 2024ko urtarrilaren 1etik 31ra.

 

Bekaren 20 hilabeteak igarotakoan (2024ko irailaren 1a baino lehen, egun hori barne) AZKEN MEMORIA (ikerlanaren beraren azken erredakzioa) elektronikoki aurkeztu beharko da udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez. Azken memoriaren ezaugarriak:

  • Lana tarte bikoitzez mekanografiaturik egon beharko da eta koerlatiboki orrialdeztatua.
  • Azken memoriaren luzerak gutxienez 200 orrialde (100 orri DIN-4an, alde bietatik idatzita) edo 34.000 hizki (Arial 12, lerroartea 1,5) izango ditu zeinuak, grafikoak, argazkiak eta antzekoak dituzten orrialdeen kasuan izan ezik. Testua ez den elementu oro orrialdeetan zehar edo tokirik ez balego lanaren bukaeran, eranskin gisa, txertatuko da. Era horretako elementu bakoitzak oin-oharrak izan beharko ditu. Edozein kasutan, lanak gutxienez testuko 200 orrialderen (100 orri) baliokidea izan behar du. Eranskinetako orrialdeak ez dira kontutan hartuko puntu honetan zehaztutako gutxienekoak betetzeko.
  • Egileak 30 lerro inguruko laburpena eta edukiaren berri ematen duten deskribatzaileak erantsiko ditu euskaraz gain, gazteleraz, frantsesez eta ingelesez.

 

Oharrak:

  • Egileak bekarako lana bukatutakoan, jendaurrean aurkeztu beharko du, horretarako Eibarko Udala, UPV/EHU eta lanaren egilearen artean eguna eta ordua adostuta.
  • Ikerlanaren garapenaren txostena edo amaierako memoria entregatzeko azken epea betetzen ez bada edo epaimahaiaren iritziz nahikoa kalitaterik ez badu, justifikazio edo gainditu ezinezko arrazoirik gabe, oinarrien 9. puntuan jasotako penalizazioak ezarriko zaizkio irabazleari. Epaimahaiak erabakiko du emandako arrazoiak nahikoak diren ala ez.

Deskargatu dokumentuak
Oinarriak 2022, 2. deialdia: I. Mercedes Kareaga Beka  
Ikusi | Jaitsi (296.8 KB)
Eskuorria Mercedes Kareaga Beka 2022  
Ikusi | Jaitsi (677.6 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Jaitsi (66.0 KB)
Aitorpenen eta baimenen dokumentua  
Ikusi | Jaitsi (85.4 KB)
Curriculum vitaea  
Ikusi | Jaitsi (109.6 KB)
Curriculum vitaea (formatu irekian)  
Jaitsi (26.2 KB)