Eibarko Udala

Aurrekontua 2026

2025eko abenduaren 18ko Udal Osoko Bilkurak hasierako onespena eman zion, eta hasierako onespenaren iragarkia 2025eko abenduaren 23ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (245. zk.) argitaratua izan zen. Aurrekontua jendaurrean egon zen epean ez zenez erreklamazio edo oharpenik egin, Aurrekontu hori behin betiko onarturik gelditu zen. Behin betiko onarpenaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 14. zenbakian, 2026ko urtarrilaren 23an.