Eibarko Udala

Aurrekontua 2024

2024ko apirilaren 10eko Udal Osoko Bilkurak hasierako onespena eman zion, eta hasierako onespenaren iragarkia 2024ko apirilaren 15eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (72. zk.) argitaratua izan zen. Aurrekontua jendaurrean egon zen epean ez zenez erreklamazio edo oharpenik egin, Aurrekontu hori behin betiko onarturik gelditu zen. Behin betiko onarpenaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 93. zenbakian, 2024ko maiatzaren 15ean.