Eibarko Udala

Aurrekontua 2025

2025eko urtarrilaren 17ko Udal Osoko Bilkurak hasierako onespena eman zion, eta hasierako onespenaren iragarkia 2025eko urtarrilaren 30eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (19. zk.) argitaratua izan zen. Aurrekontua jendaurrean egon zen epean ez zenez erreklamazio edo oharpenik egin, Aurrekontu hori behin betiko onarturik gelditu zen. Behin betiko onarpenaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 38. zenbakian, 2025eko otsailaren 26an.