Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Aurrekontua 2018

2018ko otsailaren 21ean Udal Batzarrak behin behineko onarpena eman zion Aurrekontu Orokorrari. Behin-behineko onarpenaren iragarkia 40. zenbakidun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2018ko otsailaren 26an argitaratu zen. Herritar batek alegazioak aurkeztu zituen. 2018ko martxoaren 26ko Udal Batzarrak erabaki hauek hartu zituen: aipatutako alegazioak aintzat ez hartzea, eta behin betiko onarpena ematea Eibarko Udalaren 2018ko Aurrekontu Orokorrari, hasierako onespenean adierazitako era hartan. Behin betiko onarpenaren iragarkia 65 zenbakidun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2018ko apirilaren 5ean.