Eibarko Udala

Aurrekontua 2020

2020ko martxoaren 2an Udal Batzarrak behin behineko onarpena eman zion Aurrekontu Orokorrari. Behin-behineko onarpenaren iragarkia 44. zenbakidun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2020ko martxoaren 5ean argitaratu zen. Alegazio bat aurkeztu zen, aintzat hartu ez zena, eta behin betiko onarpena eman zitzaion Eibarko Udalaren 2020ko Aurrekontu Orokorrari, hasierako onespenean adierazitako era hartan. Behin betiko onarpenaren iragarkia 65 zenbakidun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2020ko apirilaren 6an.