Coliseo Antzokia
Victor Eusa Razquin arkitekto nafarraren lana duzu Coliseoa, eta 1949an inauguratu zuten. 1987. urtera arte zinema emanaldiak egiteko eta beste ikuskizun batzuetarako erabili zuten. J. M. Martín Herrera, Fernando Oñoro eta Jorge Unceta-Barrenetxea arkitekto taldeak zuzenduta, eraberritzeko lanak egin zituzten, eta 2007ko martxoaren 23an berriro zabaldu zuten.
Hiru areto ditu. Haietako lehena antzokia bera da, eta bertan bostehun lagun sar daitezke guztira. Beste bi aretoak laurogei lagunentzat dira.
Berriro inauguratu genuenetik, urtero laurogei bat ikuskizun antolatzen ditugu (kontzertuak eta antzerki eta dantza emanaldiak) eta 120 film inguru ematen.
Coliseoak zuzeneko ikuskizunak eta zinemako estreinaldiak uztartzen ditu. Zinema digitaleko bi proiektore ditu eta 3D zinemako bat.
SARREREN SALMENTA
ZINEMA
• 17:00etako emanaldia: ordubete lehenagotik leihatila zabalik.
• Gainerako emanaldiak: ordu erdi lehenagotik zabalik.
BESTE IKUSKIZUNAK
• Salmenta arrunta: ordubete lehenagotik leihatila zabalik.
• Aldez aurreko salmenta: astelehenetan, 19:00etatik 20:00etara; barikuetan, 21:00etatik 22:00etara.
• Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxa automatikoak: edozein finantza-txartelek balio du (zuzeneko ikuskizunetarako bakarrik).
• Internet bidez: Kutxabanken webgunea erabili behar duzu; www.kutxabank.es (zuzeneko ikuskizunetarako bakarrik).
COLISEO ANTZOKIA
Merkatu kalea, 2
20600 Eibar
Tel. 943 708435 eta 943 206342 (emanaldien ordutegian)
kultura@eibar.eus