Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Zerbitzuak

ZERBITZUA

ZEHAZTASUNAK

HAUTAKETA PROZESUARI BURUZKO KOMUNIKAZIOAK

 

Informazioa argitaratzeko honako bide hauek erabiltzen ditugu:

Oinarriak:

-Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala (GAO).

-Udalaren webgunea.

-Udalaren iragarki-taula (oinarrien iragarkia).

 

Deialdia:

-Estatuko Aldizkari Ofiziala (EAO), plaza finkoetan.

-GAO, aldi baterako postuetan eta lan-poltsetan.

-Udalaren webgunea.

-Udalaren iragarki-taula.

-Komunikabideak (premiazkotzat jotzen denean).

 

Onartuen eta baztertuen zerrendak eta Epaimahaiaren izendapena:

-GAO

-Udalaren webgunea.

-Udalaren iragarki-taula.

 

 

 

Hautaketa prozesuari buruzko informazioa ematen dugu.

 

Oinarriak, epaimahaiaren izendapena, onartuen eta baztertuen zerrendak, probetarako deialdia, proben sailkapenetako zerrendak eta deialdiaren inguruko beste edozein komunikazio edo jakinarazpen oinarrietan ezarritakoaren arabera egiten ditugu; horiek izaten dira izaera ofizialeko komunikazio mota bakarrak.

 

 

Noizbehinka, harremanetarako edo komunikaziorako, beste edozein bitarteko erabiliko balitz, bitarteko hori Udalak erabiliko lukeen borondatezko gehigarri hutsa izango litzateke, eta horrek ez lioke inongo eskubiderik emango interesatuari.

ESKABIDEAK

 

Eskabideak aurkezteko inprimakia:

Eskabidea eredu ofizial normalizatuaren arabera egin behar da,  eta eredu hori eskuragarri dago honako toki hauetan:

 

Eskabideak aurkezteko bideak:

  • Aurrez aurre, PEGORAn (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, Untzaga plaza 1, Udaletxearen beheko solairua).
  • Postaz (postetxeko zigiluarekin, bidaltze-eguna epe barruan dagoela egiaztatzeko).
  • Modu elektronikoan https://www.eibar.eus/eu/lan-eskaintzak

 

 

 

Eskabideak aurkezteko hainbat bide eskaintzen ditugu, eta eskuragarri jartzen dugu bete beharreko inprimakia.

 

Oposizio-lehiaketan onartua izateko, oinarrietan ezarritako baldintza guztiak bete behar dira, eta eskaera-orria  ondo beteta aurkeztu behar da, oinarrietan zehaztutako gainerako agiriekin batera.

 

Eskabideak aurkezteko epea deialdiaren iragarkia aldizkari ofizialean  argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasten da kontatzen.

 

 

 

OPOSIZIO-LEHIAKETA

 

 

Informazioa argitaratzeko honako bide hauek erabiltzen ditugu

 

Oposizio-aldiaren lehenengo ariketarako deia:

-GAO

-Udalaren webgunea.

-Udalaren iragarki-taula.

 

Gainerako ariketak:

-Udalaren webgunea.

-Udalaren iragarki-taula.

 

Oposizio-aldiaren emaitzak eta lehiaketa-aldian lortutako puntuazioak (behin-behinekoak eta behin betikoak):

-Udalaren webgunea.

-Udalaren iragarki-taula.

 

 

 

Oposizio-lehiaketa kudeatzen dugu.

 

Oposizio-aldiaren ariketa bakoitzerako deialdi bakarra egiten dugu.

 

Ariketak egiteko denbora eta baliabideak egokitzen dizkiegu egokitzapenak behar izan eta eskabidean hala eskatu eta justifikatu duten pertsona desgaituei, gainerako parte-hartzaileek dituzten aukera berberak izan ditzaten.

 

Arau orokor legez, hiru laneguneko epea ezartzen dugu azterketei emandako kalifikazioen inguruko erreklamazioak egiteko.

 

Oposizio-aldia gainditzen duten izangaiei epe bat jartzen diegu lehiaketa-aldian baloratuko diren merituak alegatu eta egiaztatzeko. Baloratuko diren merituen gaineko informazioa eta horiek aurkezteko modua oinarrietan zehazten dugu.

 

Gaindituen zerrenda eta izendapen proposamena oposizio-aldian eta lehiaketa-aldian lortutako puntu guztiak batzetik ateratzen dugu.

 

ERREKLAMAZIOAK

 

Erreklamazioa aurkezteko inprimakia:

Inprimakia eskuragarri dago honako toki hauetan:

  • Pegoran (Untzaga plaza 1, Udaletxearen beheko solairua).
  • Eibarko udalaren webgunean (www.eibar.eus)

 

Erreklamazioak aurkezteko bideak:

  • Aurrez aurre, PEGORAn (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, Untzaga plaza 1, Udaletxearen beheko solairua).
  • Postaz (postetxeko zigiluarekin, bidaltze eguna epe barruan dagoela egiaztatzeko).

 

Erreklamazioak aurkezteko bide desberdinak eskaintzen ditugu, eta eskuragarri jartzen dugu bete beharreko inprimakia.

 

Erreklamazioa aurkeztu nahi duenak erreklamazio orria aurkeztu behar du behar bezala beteta, eta, hala badagokio, beharrezkotzat jotzen diren bestelako agiriak ere erantsiko ditu.

 

Oposizio-lehiaketako emaitzen kontrako erreklamazioen kasuan, horiek ebatzita, erreklamaziogilea ados ez badago,  gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake behin betiko emaitzen kontra.

 

Erreklamazio epeak emaitzen iragarkietan zehazten ditugu.

 

 

AHOLKULARITZA ETA LAGUNTZA

 

 

Saila: Antolaketa eta Langileria saila.

Telefonoa: 943708405

Posta elektronikoa: pertsonala@eibar.eus

 

Prozesu osoan zehar sor daitezkeen zalantzak adierazteko edo kontsultak egiteko aukera ematen dugu.

 

Arreta pertsonalizatua ematen dugu telefonoz nahiz posta elektronikoaren bidez.