Eibarko Udala

Zerbitzuak

Hauek dira gure eginkizunak:
  • Langileen Erregistroa mantentzea eta eguneratzea.
  • Urteko Lan-eskaintza publikoa kudeatzea.
  • Langileak hautatzeko eta kontratatzeko prozesuak egitea.
  • Barne mugigarritasuneko prozesuak kudeatzea.
  • Lanpostuen eta langileen zerrendak mantentzea eta eguneratzea.
  • Ordainsariei buruzko autuak bideratzea eta konpontzea.
  • Baimen eta lizentzia eskaerak kudeatzea.
  • Administrazio-egoeren aldaketa eskaerak bideratzea.
  • Lanpostuen balorazioa egitea.
  • Lanera ez etortzeak/absentismoa kontrolatzea eta horren inguruko kontrol medikoa kudeatzea.
  • Langileen Batzordearekin eta Enpresa Batzordearekin hartu emanean egotea.
  • Prestakuntzarako planak kudeatzea.
  • Zehar-ekintzak kudeatzea eta Arlo guztiak hobetzeko jarduketak kudeatzea, bultzatzea, sustatzea eta koordinatzea.
  • Udal erakundeei, langileriaren eta antolaketaren alorrean, aholkuak ematea.
  • Pertsonal eta Barne Araudiko batzorde bien Idazkaritza, Lan Batzordekoa eta Batzorde  Aholkularikoa.
  • Administrazioa Eraberritzeko eta Zerbitzuen Kalitatea bermatzeko Plana egitea eta koordinatzea.
  • Administrazioa eraberritzeko, zerbitzuak  eta kalitatea hobetzeko eta erantzukizun horri erantzuteko proiektuak edo zehar-eraginekoak zuzentzea, bultzatzea, aholkatzea, kontrolatzea eta haien jarraipena egitea. 
  • Hobekuntza etengabeari begira egindako ekintzak diseinatzea, planifikatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea, eta Eibarko Udalarentzat egokiak diren antolaketa-betekizunetan aritzeko modu onak hautematea.
  • Udalean hobekuntza etengabeko eta kalitatea ziurtatzeko sistemak ezartzea, hobekuntza-aukerak antzemateko produktibitatea eta kalitatea kontrolatzeko prozedurak zehaztuz eta aplikatuz.

  • Antolaketaren egitura aztertzea, zerbitzu guztien artean dauden elkar hartu emanak jorratzea,  Udalari esleitu zaizkion betekizunak urkultzea… Era horretan, antolaketa, prozedurak, agiriak, azpiegiturak eta lan-sistemak hobetzeko proposamenak egin eta ezartzea, zerbitzuetan produktibitaterik eta kalitaterik handiena lortzeko xedez.

  • Prozeduren, agirien, inprimakien, lan-sistemen, esku-liburuen eta jarraibideen udal sistema egunean edukitzea, etengabe;  eta sistema horiek erakundeko langileen artean banatzen direla ziurtatzea, han esandakoak asimilatu, ulertu eta martxan zuzen ipini daitezen.