Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Konpromisoak

KALITATEA SUSTATZEKO KONPROMISOAK

 

KONPROMISOEN ADIERAZLEAK

(Nola neurtuko dugu)

-Idatzizko informazioa (oinarriak, epaimahaiaren izendapena, onartuen eta baztertuen zerrendak, probetarako deialdia…) ulergarria eta argia izatea izangaien % 70en iritziz.

-Asebetetze inkesta.

- Probak objektiboak eta gardenak izatea izangaien % 70en iritziz

-Asebetetze inkesta.

-Aukera anitzeko ariketetan, % 95ean, izangaiari bere erantzun-orriaren kopia eta galdera-sorta ematea proba bukatuta.

-Aukera anitzeko ariketen erregistro taula.

-Aukera anitzeko ariketetan, % 95ean, emaitzekin batera erantzun zuzenen orria ere argitaratzea.

-Aukera anitzeko ariketen erregistro taula.

-Aukera anitzeko ariketetan, emaitzak 3 laneguneko epean argitaratzea,% 90ean.

-Aukera anitzeko ariketen erregistro taula.

-Erantzun irekiko ariketetan, emaitzak 15 laneguneko epean argitaratzea,% 75ean.

-Erantzun irekiko ariketen erregistro taula.

-Oposizio-lehiaketako emaitzen erreklamazioei honako epe hauetan erantzutea:

  • 25 lanegunetan, % 85i
  • 30 lanegunetan, % 100i

-Erreklamazioen erregistro taula.

-Prozesuan zehar sor daitezkeen zalantza eta kontsulten % 90i bost laneguneko epean erantzutea.

-Zalantza eta kontsulten erregistro taula.

 

Konpromisoen betetze-maila

Gure konpromisoen betetze-mailaren jarraipena egingo dugu, eta horretarako, hainbat adierazle ezarri. Datuak bi urtez behin aztertu eta behar diren ondorioak aterako ditugu, desbideratzeren bat izanez gero hobekuntza neurriak jartzeko.  

Aitortutako konpromisoen ez betetzeak konpentsatzeko har daitezkeen neurriak 

Antolaketa eta Langileria sailarenak ez diren arrazoi ez ohikoak direla-eta konpromisoak behar bezala betetzen ez badira, ahalik eta arinen hartuko dira beharrezko neurriak, erabiltzaileek eraginik jaso ez dezaten.