Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hautaketa prozesuen zerbitzuen karta

Misioa:

Hautaketa prozesuen zerbitzuaren egitekoa Eibarko Udala giza baliabide trebe eta profesionalez hornitzea da, prozesuan zehar berdintasun, meritu eta gaitasunaren printzipioak errespetatuz, eta proba objektiboak eta gardenak erabiliz.

Bisioa:

Herritarrek Zerbitzuarekiko konfiantza osoa izatea, senti dezaten Udalaren aldetik berdintasun, meritu, gaitasun, objektibotasun eta gardentasun printzipioak bermatzen direla, eta tratu atsegina eta errespetuzkoa jasotzen dutela.

Balioak:

Honako balio hauek dira gure portaeraren eta jardueraren gidari:

  • Zintzotasuna: hautaketa prozesu osoan zehar zuzentasunez jokatzea.
  • Erantzukizuna: hartutako konpromisoak betetzea.
  • Parte-hartzea: hiritarren iritziak eta ekarpenak kontuan hartzea.
  • Efizientzia: ahalik eta erosotasun eta azkartasun handienaz jokatzea hautaketa prozesu osoan zehar.
  • Gardentasuna: informazio ulergarria eta argia ematea, eta eskuratzeko erraza izatea.
  • Berdintasuna: hautagai guztiei aukera eta baldintza berdinak ematea hautaketa prozesu osoan zehar.

Arduradunak:

Arduradun politikoa: Ana Telleria Echeverria

Arduradun teknikoa: Antolaketa eta Langileria saileko Arduraduna

Hainbat datu:

Telefonoa: 943708405

Faxa: 943708420

Helbidea: Untzaga plaza, 1 - 3. solairua - 20600 EIBAR     

Helbide elektronikoa: pertsonala@eibar.eus

Web-orria: https://www.eibar.eus/eu/udala/sailak/antolamendu-eta-pertsonal-saila

Bulego ordutegia:

  • Astelehenetan: 09:00-14:00 eta 16:30-19:00
  • Asteartetik ostiralera: 09:00-14:00

Udako ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 09:00-13:30

GPS Koordenatuak:

X= 542903.6300

Y= 4781635.3700