Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Arrateko jaietan txosnak jartzeko eskaera (2023)

Deskripzioa: 2023ko Arrateko jaietan txosnak jartzeko eskaera egitea.

Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko ekainaren 21etik uztailaren 5era (biak barne).

Eskaera egiteko bideak:

    • Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko Zerbitzuak saila.

Eskaera egiteko aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskatzailearen NAN, IFK edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua, eta ordezkaritzaren egiaztapena, dokumentu bidez. Egiaztapena zuzenbidean bidezkoa den edozein bide erabiliz egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazioa aurkeztu beharko.
  • Elikagaien manipulatzaile karneta.

 

Txosnak jartzeko alderdiak adosteko bilera udaletxean egingo da, okupazioaren aurreko egunetan. Bileraren eguna, lekua eta ordua aldez aurretik argitaratuko dira udalaren webgunean.

Txosnak jartzeko baimena emateko, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Jarriko den txosnaren segurtasun-ziurtagiria.
  • Erantzukizun zibileko asegurua.

Dokumentazio hori txosna jarri ondoren aurkeztu beharko da, eta, beranduenez, okupazio-baimena hasi baino 2 egun lehenago.

Dokumentazio hau aurkezteko bideak:

    • Elektronikoki: DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitetik. Tramitea elektronikoki egiteko ziurtagiri digital bat (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela, etab.) edukitzea beharrezkoa da.



Deskargatu dokumentuak
Oinarriak: 2023ko arrateko jaietako txosnak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 237 KB)
Nabigazioa