Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Sortu zure oihalezko konpresak

Tailer honetan hilekoaren odola biltzeko metodoak ezagutuko ditugu, eta gure oihalezko konpresak sortuko ditugu, elkarri lagunduz. Alternatiba ekologiko, ekonomiko eta osasungarria da, hilekoari buruzko tabuekin apurtzen eta gure gorputza hobeto ezagutzen laguntzen diguna.

Helburuak:

  • Gure hilekoaren odola autokudeatzeko gaitasuna izatea.
  • Odola biltzeko ohiko metodoen alternatibak ezagutzea.
  • Sormena sustatzea, hilekoaren ahalduntzea tresna gisa.
  • Oihalezko konpresak sortzea.

Edukiak:

Odola biltzeko metodoak eta horien eragina, konpresen patronajea eta oihalak aukeratzea, gure konpresa sortzea.

Tramitatzailea:

Eibarko Udaleko Berdintasun Zerbitzua, Emakumearen Mahaiaren lankidetzaz.

Nork emango du: Uxue Urzelai

Hartzaileak:  14 urtetik gorako emakumeak.

Non eta noiz:  Andretxea. 2022ko azaroak 7 eta 14.

Ordutegia:  17:30etik 19:30era.

Ikastarora ekarri behar den materiala:

Ez dute materialik ekarri behar.

Ikastaroaren prezioa:

  • Eibarren erroldatutako emakumeentzat 8€.
  • Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10€.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle, eta  gehienez 10 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: euskara.

Aurrematrikula: ikastaroan izena emateko aurrematrikula egin beharko da 2022ko irailaren 1etik 30era (biak barne). Aurrematrikula egiteko formulario bat bete beharko da elektronikoki ondorengo estekan:

https://formularioak.eibar.eus/eu/sortu2022

Kudeaketa arauak:

Matrikularako izena eman dutenen pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), urriaren 13an.

Matrikularako izena eman duten pertsonen kopurua ezarritako gutxieneko ikasle- kopurua gainditzen badu eta ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa ez bada, matrikula guztiak onartuko dira. Onartu diren pertsonen izenekin zerrenda bat egingo da. Zerrenda hori PEGORAn eta udalaren webgunean (www.eibar.eus) egongo da urriaren 13tik aurrera.

Onartu diren pertsonen zerrenda argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Ikastaroa utzi edo ikastaroan baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Oharrak:

Aurre-inskripzioen onarpenaren ondoren, behin betiko inskripzioa eginbehar da eta ikastaroko lehen egunean dokumentu hau aurkeztu beharko da:

  • Sortu zure oihalezko konpresak ikastaroan izena emateko inprimakia behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Tutoreen kasuan, tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa.

Informazio gehiago: 943 543 938  telefonoan.

Deskargatu dokumentuak
ONARTUEN ZERRENDA  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 44 KB)
ONARTUEN ZERRENDA  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 44 KB)