Pegora
Herritarren zerbitzurako bulegoa
Leihatila bakarra duzu gestioak egiteko edo argibideak eskatzeko.
Udaletxeko beheko solairuan gauzkazu. Hartu-emanetarako telefonoak: 010 / 943-708400. Helbide elektronikoa: pegora@eibar.eus.
Bertara etorriz gero, hauek dira eskaintzen dizkizugun zerbitzurik behinenak:
- Informazioa eta norabideak ematea.
- Udalari egin nahi dizkiozun eskaerak eta eskari-orriak erregistratzea.
- Gipuzkoako Foru Aldundira eta Eusko Jaurlaritzara bidali nahi dituzun agiriak edo dokumentuak erregistratzea eta bidaltzea.
- Udal Erroldako inskripzioak eta bolanteak egitea.
- Hirigintzako lizentziak bideratzea.
- Beste lizentzia eta baimen batzuk bideratzea.
- Zergak eta tasak bideratzea.
- Diru-laguntzak bideratzea.
- Udalak egiten dituen kontratuetarako eskaintzak jasotzea.
- Ikastaroen matrikulak eta izen-emateak, lehiaketarakoak...
- Erreklamazioak, kexak eta iradokizunak jasotzea.
Telefonoz deituz gero (010 / 943708400), hona hemen jaso ditzakezun zerbitzuak:
- Etxetik nahi duzun informazioa eta norabideak jasotzea.
- Biztanleen Udal Erroldaren bolanteak eskatu eta zure etxean jasotzea, baita ordaindutako erreziboen frogagiriak eta udal tramiteak egiteko prestatutako orriak ere.
- Banku-helbideratzeak bideratzea.
- Helbide fiskala bideratzea.
- Lehiaketetan izenak ematea.
- Kexak eta iradokizunak etxetik egitea.
Informazio gehiago nahi izanez gero, SAKATU HEMEN.
Oharra:
2020ko irailaren 3tik aurrera (egun bizi dugun pandemia-egoera dela eta), aurrez aurreko hitzordua eskatu behar da Internet bidez edo 943708400 telefonoan.
Honako hau gogorarazi da:
- Nahitaezkoa da maskara erabiltzea.
- Ezin izango dituzu inprimakiak bete bulego barruan.
- Bulegoko atean itxarongo duzu eta deituko dizugu barrura sar zaitezen.
- Inprimakiak eskuratzeko, beharrezko dokumentazioa ezagutzeko eta egin nahi duzun izapideari buruzko informazioa eskuratzeko, Udalaren web orrian kontsulta dezakezu (www.eibar.eus.), 'Tramiteak eta Zerbitzuak' atalean.
- Puntualtasuna eskatzen da hitzordua ez galtzeko.
- Zure boligrafoa ekarri beharko duzu.
- Une oro, bulegoko langileen argibideei jarraituko diezu.
Ordutegia
Jendea hartzeko orduak:
Astelehenetik asteazkenera: goizez 8:30-14:00. Arratsaldez: 15:00-19:00. Ostegun eta ostiraletan: 8:30-14:30.
Udako sasoian:
- Uztailaren 1etik irailaren 30era: goizean bakarrik, 8:30-13:30.
010 / 943708400 telefonora deitzeko orduak:
Astelehenetik asteazkenera: 8:00-19:00. Ostegun eta ostiraletan edo barikuetan: 8:00-15:00.
Udako sasoian:
- Uztailaren 1etik irailaren 30era: goizean bakarrik: 8:00-14:00.
- Arduradun politikoa Ana Telleria Echeverria
- Arduradun teknikoak Leire Vallés eta Sara Chimeno
- Helbidea Untzaga plaza, 1 - Beheko solairua
- Telefonoa 010 / 943708400
- Posta elektronikoa pegora@eibar.eus
