Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Txonta 125 jarduera integratuaren eremuan eta Errekatxu kaleko 17, 19 eta 21 zenbakien Hiri-Antolamenduko Plan Orokorraren 7. aldaketaren hasierako onespena

Eibarko HAPOren aldaketari, TXONTA 125 JI eremuan eta Errekatxu kaleko 17,19 eta 21 eraikinetan egindako aldaketari, hasierako onespena eman zion Udalbatzak 2024ko martxoaren 25ean egin zuen bilkuran.

HAPOren aldaketa jendaurrean egongo da 45 egunez, interesa duen edonork egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan. Ingurumen Azterlan Estrategikoa ere jendaurrean egongo da epe horretan, edozein interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan.

Interesdunek alegazioak aurkezteko epea 2024ko apirilaren 11n hasi eta 2024ko ekainaren 13an amaituko da, egun bi horiek barne. 

Hasierako onespena jaso duen dokumentazioa, bai eta Aldaketa Puntualaren dokumentuaren laburpen exekutiboa eta Ingurumen Azterketa Estrategikoa Udalaren webgunean daude argitaratuta. Hirigintza Sailean eta Txontako bulegoan ere kontsulta daitezke. Horrez gain, bi azalpen-/partaidetza-saio egingo dira herritarrekin:

  • Apirilaren 25an (osteguna), 18:30ean, Beheko Tokian.
  • Apirilaren 30ean (asteartea), 18:30ean, Portaleko Areto Nagusian.

Erlazionatutako dokumentuak: