San Juan jaietan txosnak jartzeko eskaera (2022)

Deskripzioa: 2022ko San Juan jaietan txosnak jartzeko eskaera egitea.

Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko maiatzaren 11tik 23ra (biak barne).

Eskaera egiteko bideak:

  • Pertsona juridikoak, erakundeak, elkarteak eta haien ordezkari diren pertsonak:
    • Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.

  • Pertsona fisikoak eta haien ordezkari diren pertsonak:
    • Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
    • Presentzialki, PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, (Udaletxea, beheko solairua, Untzaga plaza 1). Itxaronaldiak saihesteko, hitzordua eska daiteke PEGORAn udal webgunearen bitartez: https://hitzorduak.eibar.eus/pegora/eu edo telefonoz: 940 70 84 00 / 010.

 

Organo tramitatzailea: Eibarko Udaleko Zerbitzuak saila.

Eskaera egiteko aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • San Juan jaietan txosnak jartzeko eskaera behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NAN, IFK edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo balio bereko dokumentua, eta ordezkaritzaren egiaztapena, dokumentu bidez. Egiaztapena zuzenbidean bidezkoa den edozein bide erabiliz egin daiteke (notario-ahalordez, eskritura bidez...). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazioa aurkeztu beharko.
  • Elikagaien manipulatzaile karneta.

 

Txosnak jartzeko alderdiak adosteko bilera udaletxean egingo da, okupazioaren aurreko egunetan. Bileraren eguna, lekua eta ordua aldez aurretik argitaratuko dira udalaren webgunean.

Txosnak jartzeko baimena emateko, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Jarriko den txosnaren segurtasun-ziurtagiria.
  • Erantzukizun zibileko asegurua.

Dokumentazio hori txosna jarri ondoren aurkeztu beharko da, eta, beranduenez, okupazio-baimena hasi baino 2 egun lehenago.

Dokumentazio hau aurkezteko bideak:

  • Pertsona juridikoak, erakundeak, elkarteak eta haien ordezkari diren pertsonak:
    • Elektronikoki: DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitetik. Tramitea elektronikoki egiteko ziurtagiri digital bat (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela, etab.) edukitzea beharrezkoa da.

Txosnak jartzeko baimena dutenek udal jabari publikoaren erabilera pribatiboagatiko edo aprobetxamendu bereziagatiko tasak arautzen dituen Ordenantzan ezarritako tasa ordainduko dute.

Oharra: COVID-19k sortutako pandemiaren egoera dela eta, San Juan jaiak eta txosnen kokapena eta neurriak okupazioaren unean indarrean izango diren neurrien mende egongo dira.

Deskargatu dokumentuak
Baldintzak: San Juan jaietako txosnak 2022  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 562 KB)
San Juan jaietan txosnak jartzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 131 KB)
Nabigazioa