Sanjuanetan kale-salmenta egiteko baimenaren eskaera (2020)

Deskripzioa: San Juan jaietan kale-salmenta egiteko baimena eskuratzea.

Saltokien adjudikazioduna izateko baldintzak.

  • Alta emandakoa izatea baimena ematen zaion jarduera horri dagokion epigrafean eta Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren ordainketa egunean edukitzea, edo, zerga hori ordaintzetik salbuetsia egonez gero, Zergapekoen Erroldan alta emandakoa izatea.
    Gizarte Segurantzarekin dituen obligazioak egunean edukitzea.
  • Zerga-betebeharrak egunean edukitzea.
  • Eibarko udalarekin dituen zerga-obligazioen ordainketak egunean edukitzea.
  • Erantzukizun zibileko asegurua izatea, okupazio-datan balioduna.

 

Tramitazio kanalak:

  • Elektronikoki: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Aurrez aurre: PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan (Untzaga plaza 1, beheko solairua).
  • Posta bidez: honako helbide honetan: EIBARKO UDALA; PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa; Untzaga plaza 1; 20600, EIBAR, GIPUZKOA.

 

Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko otsailaren 10etik martxoaren 10era (biak barne).

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Zerbitzu Saila.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • San Juanetan salmenta postuak jartzeko eskaera behar bezala beteta.
  • Eskatzailea nor den egiaztatzeko agiriak edo dokumentuak:
      • Pertsona fisikoen kasuan, Nortasun-agiri Nazionala. Beste herrialde batzuetakoek Atzerritarren Identifikazio-zenbakia (AIZ) aurkeztu behar dute.
      • Pertsona juridikoen kasuan, IFZ.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa, IFZa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Zerga-betebeharretan egunean dagoela frogatzen duen ziurtagiria, aurtengo ekitaldian egina.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela frogatzen duen aurtengo ziurtagiria.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa, aurtengo ekitaldiari dagokiona.
  • Erantzukizun zibileko asegurua, balioduna okupazio egunean.

 

Eskaera posta bidez egiten bada, adierazitako agiri hauen fotokopia bidali behar da.

Eskatzaileek Udalarekin dituzten zerga-betebeharrak egunean dauzkaten egiaztatzea ofizioz egingo da.


Tasa:
0,93 euro metro lineal eta okupazio-egun bakoitzeko. Okupazio-egunak 4 izango direnez, metro lineal bakoitzeko ordaindu behar den prezioa 3,72 eurokoa da.

Behin saltokiak adjudikatuz gero, garaiz emango da tasa ordaintzeko sistemari buruzko informazioa, izan ere, okupazioa, aldez aurretik dagokion tasa ordaintzera baitago baldintzatuta.  

Ez da utziko dagokion tasa ordaintzen ez duen saltokirik ipintzen. 

 

Baimenaren iraupena: Baimena, 2020ko ekainaren 22tik (16:00etan hasita) ekainaren 25era (23:00ak arte) artekoa da.

 

Baimenak adjudikatzeko prozedura: Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren aurkeztutako dokumentazioaren kalifikazioa emango da. Onartuen eta baztertuen aldi baterako zerrenda aterako da. Baztertuen kasuan aipatu egingo da zein den saltokia ipintzen ez uzteko arrazoia (baldintzak ez betetzea, dokumentazioa osatzeke...).

Aldi baterako zerrenda hori udalaren webgunean jarriko da, udal ediktuen taulan eta PEGORAn, herritarren zerbitzurako bulegoan.

Aldi baterako zerrendaren edukiaren kontra erreklamazioak sar daitezke 10 laneguneko epean, zerrenda aurreko paragrafo horretan adierazitako leku horietan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta. Erreklamazioak eta dagokien dokumentazio guztia PEGORAn aurkeztu behar da, Herritarren Zerbitzurako bulegoan.

Epe barruan aurkeztu diren erreklamazioak ebatzi ondoren, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da. Onartuen zerrenda horretan agertuko da eskatzaile bakoitzak zozketan parte hartzeko izango duen zenbakia. Behin betiko zerrenda hori udalaren webgunean kaleratuko da, udal ediktuen taulan eta PEGORAn, herritarren zerbitzurako bulegoan. Bertan azalduko dira baita mahaiaren osaera eta zozketa egiteko lekua eta eguna ere.

Udal baimena emateko erabiliko den prozedura edo jardunbidea zozketarena izango da. Zozketa, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendarekin batera, lehen esandako leku horietan iragarriko den egunean eta orduan egingo den ekitaldi publiko batean egingo da.

Saltokien adjudikazioa ondoko urrats hauek emanda egingo da:

  • Onartuen behin betiko zerrendan agertzen diren eskatzaile beste zenbaki sartuko dira eta zenbaki bakar bat aterako da.
  • Saltokiak atera den zenbakiari dagokion eskaera-zenbaki horretatik hasita esleituko dira hurrenez hurren, goranzkoan. Azkenengo eskaera zenbakituari  aurrenak edo lehenengo zenbakiak segituko dio.
  • Saltokiak ipintzeko dagoen leku horretan, honela jarriko dira: Elkarren segidan jarriko dira zozketaren hurrenkera edo orden berean; Berdintasun pasealekuan.

 

Zozketa egin ondoren, esleitutako saltokien zerrenda argitaratuko da. Zerrenda horretan ondokoak azalduko dira: adjudikazioduna; esleitutako saltokiaren zenbakia; saltokiaren metro linealak; tasaren zenbatekoa, ekainaren 16 baino lehen ordaindu behar dena, eta tasa ordaintzeko modua. Zerrenda hori udalaren webgunean jarriko da, udal ediktuen taulan eta PEGORAn, herritarren zerbitzurako bulegoan.

 

Oharrak:

  • Pertsona bakoitzeko edo erakunde juridiko bakoitzeko eskaera bat bakarrik onartuko da.
  • Ez da utziko saltokietan janaririk edo jatekorik saltzen.
  • Ez da inolaz ere utziko baldintza-orrian aipatzen diren neurrietatik gorako saltokirik ipintzen.
  • Ez da utziko dagokion tasa ordaintzen ez duen saltokirik ipintzen.

 

Deskargatu dokumentuak
Sanjuanetan salmenta postuak jartzeko eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 116 KB)
Baldintza-orriak: 2020ko San Juan jaietan kale-salmenta egiteko baimenak arautzekoak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 269 KB)
Salmenta postuen planoa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 85 KB)